- Artikulu hau mendiei buruzkoa da; filma gaitzat duena beste hau da: ≪
Els encantats
≫
Els Encantats
(
euskaraz
:
≪Sorginduak≫
)
Pirinioetako
ekialdean kokatzen diren bi
mendi
eta gailur dira,
Kataluniako
Pallars Sobira
eskualdeko
Espot
udalerriaren lursailetan.
Aiguestortes eta San Maurizioko Parke Naturalaren
barnean kokatuak daude,
Sant Maurici aintziraren
alboan.
Mendebaldeko
Petit Encantat
(
Sorgindu Txikia
) gailurrak 2.738
metroko
garaiera du, aldiz ekialdeko
Gran Encantat
("Sorgindu Handia") gailurrak 2.747 metroko garaiera. Biak ere 2.630,7 metroko zabalera eta
ferra
itxura duen
bretxa
batez banandurik daude.
Patrice de Bellefont pinireistaren arabera,
Gran Encantat
gailurraren lehenbiziko igoera
1901eko
abuztuan
Fontan de Negrin (
Tolosa
), Isidor Romeu (
Vielha
), Raphael Angusta eta Bartolome Ciffre-k burutu omen zuten.
Aldiz,
1903an
Astorg, Castagne eta Brulle mendizaleek
Petit Encantant
gailurra lehenbizikoz igo zuten. Bellefont-en arabera, erdialdeko kanal edo bretxa lehenbiziko aldiz
1936an
Emilio Comici
italiar
mendizaleak igo zuen.
1910ean
mosen
Jaume Oliveras
eta Joan Abella-k
Gran Encantat
mendiko ipar-ekialdeko aurpegia igo zuten, hurrengo udan mosen Oliverasek
Petit Encantat
gailurraren lehenbiziko bakarkako igoera gauzatu zuelarik.