Elizabeth Lee Hazen
(
Misisipi
,
AEB
,
1885eko
abuztuaren 24a
?
Seattle
, AEB,
1975eko
ekainaren 24a
) estatubatuar
fisiologo
eta
mikrobiologoa
izan zen, nistatinaren garapenari egindako ekarpenagatik ezaguna.
Oso gaztetatik zientzia eta ikerketara bideratu zuen bere hezkuntza, eta, azkenean, mikrobiologiarekiko grina handia garatu zuen. 1948an
Rachel Fuller Brownekin
elkartu zen nistanina garatzeko, gizakien infekzio fungikoetarako lehen tratamendu farmakologiko ez-toxikoa. Bere ikerketak hainbat aplikazio izan zituen, besteak beste, kutsatutako zuhaitzak salbatzea eta lizunen ondorioz hondatutako pinturak eta artelanak zaharberritzea.
Elizabeth 1885eko abuztuan jaio zen Richen, Mississippin. William Edgar Hazen eta Maggie Harper gurasoak lau urte zituela hil ziren, eta osaba-izeba batzuek adoptatu zuten, beste bi nebekin batera.
[1]
[2]
[3]
Emakumeentzako Misisipi Unibertsitatean (garai hartan Mississippi Industria Institutua eta Unibertsitatekoa) izan zen, eta Zientzietan lizentziatura lortu zuen 1910ean.
[3]
Jacksoneko (Mississippi) bigarren hezkuntzako eskolan biologiaren irakaskuntzarekin jarraitzen zuen bitartean,
Tennesseeko Unibertsitateko
eta
Virginiako Unibertsitateko
udako eskoletara joan zen. Ikasketak amaitu ondoren, Hazen
Columbiako Unibertsitateko
Biologia Sailean onartu zuten graduondoko ikasketak egiteko, eta unibertsitate horretan biologiako masterra egin zuen 1917an, eta mikrobiologiako doktoretza bat 1927an.
[1]
[3]
Lehen Mundu Gerran
diagnostikorako laborategiko teknikari gisa aritu zen.
[4]
1920ko hamarkadan, Columbiako Unibertsitatean ikasten ari zela, Hazenek errizinarekin lan egin zuen eta
toxina botulinikoan
zuen eragina aztertu zuen.
[5]
Bizitzaren amaiera aldera, hainbat sari jaso zituen arrakastagatik:
Kimioterapiako Squibb saria
Medical Mycological Society of the Americas
erakundearen Benham Rhoda saria
Hobart
and William Smith Colleges-en ohorezko titulua Kimikarien Institutu Amerikarreko Pioneer Kimika Saria
1975ean hil ondoren, Hazen Inventor Nazionalen Ospearen Aretoan izendatu eta onartu zuten 1994an.
[6]
- Brown and Hazen Papers, 1937-1981.
Schlesinger Library
, Radcliffe Institute, Harvard University.
<