Elise Konstantin-Hansen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elise Konstantin-Hansen

Bizitza
Jaiotza Frederiksberg 1858ko maiatzaren 4a
Herrialdea   Danimarka
Heriotza Kolding 1946ko otsailaren 25a  (87 urte)
Familia
Aita Constantin Hansen
Hezkuntza
Hizkuntzak daniera
Irakaslea(k) Christen Dalsgaard
Laurits Tuxen
Gaston Veuvenot Leroux (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria , autobiografialaria , zeramikaria , ehungintzako artista eta oihal diseinatzailea
Kidetza Grez colony (en) Itzuli

Elise Konstantin-Hansen ( Frederiksberg , 1858ko maiatzaren 4a - Kolding , 1946ko otsailaren 25a ) Danimarkako margolari eta zeramikaria izan zen. Berezko estiloa garatu zuen, sarritan itsas-txoriak, itsas-animaliak, itsas-landareak eta itsas-paisaiak margotuz. [1] [2]

Gaztaroa eta hezkuntza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Konstantin-Hansen Kopenhageko   Frederiksberg auzoan jaio zen 1858 urteko maiatzaren 4an. Aita  Carl Christian Constantin Hansen  eta ama Magdelene Barbara Købke izaki. 1908 urtean izena aldatu eta Konstantin-Hansen jarri zuen. [2]

Artisten giroan hazi zen. Zortzi anai-arreben artean artista ugari izan zituen, batez ere Kristiane aizpa, bordatuak egiten aparta.

1880 urtean, aita zendu zenean   Thorvald Bindesbøllren  laguntzaile nagusia izan zen. [2]

Aitak lehendabiziko margo ikasketak eman zizkion eta 1886 urtean, Parisera joan baino lehen, Christen Dalsgaard eta Laurits Tuxen  margolariek ere, margolaritza ikasketak eman zizkioten. [1]

Estilo artistikoa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1880 urte inguruan, bordatuak egiten hasi zen. Ondoren, Skovgaard anaiekin, zeramikagintzan ere aritu izan zen Uttersleveko tailerrean .

Japoniar artearen eraginez itsas-animaliak, landareak eta paisaiak sarri margotu zituen.

Konstantin-Hansenen azken maisu margolana 1930 urtean egin zuen, Svaneflok dut vage  deritzona eta bertan Kolding fiordo [3] inguruko beltxarga batzuk margotu zituen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b "Elise Konstantin-Hansen" (Danieraz)
  2. a b c Munk, Jens Peter.
  3. "Elise Konstantin-Hansen" (Danieraz)