Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabet Frantziakoa
(
1242ko
martxoaren 18
-
1271ko
apirilaren 17
)
Frantziako
infanta eta
Nafarroako
erregina ezkontidea zen.
Aita
San Luis
eta ama
Margarita Probentzakoa
zituen. Alaba handiena zen. Luis IX.ak Nafarroarekin harreman onak izatea nahi zuen eta Elisabet
Tibalt II.a Nafarroakoarekin
ezkondu zuen. Luis IX.ak alabarekiko zituen jarraibide batzuk mantentzen dira. Hori ezohikoa garai haietan, izan ere, damak ezkontzarako prestatzea amen esku uzten zen, ez aiten esku. 1255eko apirilaren 6an
Melunen
Rouengo
artzapezpikuak Elisabet eta Tibalt II.a, Nafarroako errege eta Xanpainako kondearen arteko ezkontza ospatu zuen.
[1]
Mutilak 15 urte zituen eta neskak 13.
1270eko uztailean
Tunisera
joan zen aitaginarrebarekin batera
Zortzigarren Gurutzadan
parte hartzeko. Urte bereko abuztuan, Gurutzadan zegoela, aita hil zitzaion. Abenduan,
epidemia
batek Tibalt senarra
Siziliako
Trapani
hirian hil zuen etxerako bueltan zegoela. Anaia
Henrike I.a Nafarroakoa
zen oinordekoa.
Elisabet Frantziara itzuli eta
Proventzan
bizi zen. Tamalez, ez zuen luzaro iraun. 1271n hil zen
Hyeresen
eta, senarrarekin batera,
Provinseko
Cordeliers komentuan lurperatu zuten. Italiar iturrien esanetan, berriz, biak Trapaniko San Domenico elizan lurperatuta daude.
[2]
Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|