한국   대만   중국   일본 
Elisabet - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Elisabet

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elisabet euskarazko emakumezko izena da. Isabel eta Elixabete (hau Deun-ixendegi sabindarrekoa ) formak ere zerrendatzen ditu Euskaltzaindiak , baina Elisabet hobesten [1] .

Izen biblikoa da, Joanes bataitzailearen ama da Elisabet, Zakariasen emaztea. Hebreeraz ?? ( 'el ), Jainkoa , eta ??? ( shaba ), zazpi edo zina , dira osagarriak, eta hortaz bi eratan interpretatu da: Zazpien Jainkoa edo Zinaren Jainkoa esanahiekin [2] .

Santuaren eguna azaroaren 5ean da ( Zumarragan uztailaren 2an) [1] .

Europako errege-etxeetan izen erabilia izan da, eta hainbat erregina eta printzesaren izena da. Esate baterako, Elisabet Nafarroakoa izenarekin zenbait pertsonaia izan dira historian.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b ≪Isabel - Bilaketa - EODA≫ www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-29) .
  2. (Ingelesez) ≪The amazing name Elizabeth: meaning and etymology≫ Abarim Publications (Noiz kontsultatua: 2021-03-29) .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]