Wikipedia, Entziklopedia askea
Elias Garralda Altzugarai
(
Lesaka
,
1926ko
otsailaren 16a
-
Olot
,
2012ko
martxoaren 6a
)
nafar
margolaria izan zen. Paisaiak landu zituen bereziki, beti aire zabalean pintatuz. Salvador Martin Cruz arte kritikariaren arabera, haren pinturak "paisaia goraipatzen du".
[1]
Oloteko
eta
Bidasoako
margolaritza eskoletako kidetzat hartzen da.
Elias Garralda Altzugarai
Lesakan
jaio zen
1926ko
otsailaren 16an, baina haurtzaroa
Irunean
igaro zuen.
[2]
1936an
,
Gerra Zibila
zela eta, familia
Lapurdin
erbesteratu zen. Baionan,
Rene Barnadin
poeta, margolari eta musikariari esker, margolaritza ezagutu zuen.
[3]
Iruneko Arte eta Lanbideen Eskolan izan zuen bere zaletasuna garatzeko lehen aukera.
1941ean
, aita
Olotera
igorri zutenean, bertako Arte Ederretako Eskolan sartu zen.
[1]
Maila handiko irakasleen laguntzarekin, paisaia margolaritzak xarmatu zuen, eta horretan aritu zen handik aitzina. 22 urterekin egin zuen lehenbiziko erakusketa,
Bartzelonan
.
[3]
Olot bizileku izan arren, Nafarroako iparraldeko paisaiak ez zituen ahantzi. Hori dela eta,
Baztan
eta Bidasoa aldeko paisaiak dira protagonista haren koadro anitzetan. Margotzeko era mantso eta gogoetatsua zuen, eta koadroak beti etxetik kanpo pintatzen zituen; haren erranetan, oso ongi pasatzen zuen naturaren erdian pintatzen, eta estudioan, berriz, ito egiten zen.
[1]
Oloten hil zen,
2012ko
martxoaren 6an.
[4]
- ↑
a
b
c
Elizondo, Edurne.
Elias Garraldaren itzulera.
Euskaldunon Egunkaria, 1998ko otsailak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-01-17)
.
- ↑
Ezker Calvo, Alicia,.
Garralda Alzugaray, Elias.
Aunamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-01-17)
.
- ↑
a
b
Fernandez Oyaregui, Pello, Imbuluzqueta, Gabriel, Taberna Irazoki, Mikel, Ezker Calvo, Alicia.
Maestros del Bidasoa - Bidasoako Maisuak.
Iruneko Udala, Irungo Udala, fundacionciga.com
(Noiz kontsultatua: 2023-01-17)
.
- ↑
Arotzena, Aitor.
Herrian sortutako margolari handia Gironan hil da.
Ttipi-Ttapa, 2012ko apirilak 3, erran.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-01-17)
.