Wikipedia, Entziklopedia askea
Elefanteak
Proboscidea
ordenako
eta
Elephantidae
familiako
ugaztun
lurtar handiak dira. Familia honetako hiru
espezie
bizi da egun:
sabanako elefante afrikarra
,
oihaneko elefante afrikarra
eta
elefante asiarra
(edo elefante indiarra). Gainerako espezieak,
mamuta
barne, iraungi egin ziren azken
glaziazioaren
ondoren.
Elefanteak lurreko
animaliarik
handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena. Jaiotzean elefantekumeek 120 kg inguru eduki ohi ditu. Normalean 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina inoiz ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. Bestalde, inoiz ikusitako elefanterik handiena
Angolan
ehizatu zen 1956an: 12.000 kg pisatu zituen. Elefanterik txikienak, berriz,
Kreta
uhartean
Pleistozenoan
bizi zen espezie batekoak izan ziren.
Elefante heldu osasuntsuek ez daukate
harrapari
naturalik, nahiz eta lehoiek kumeak edo gaixo dauden aleak harrapa ditzaketen. Haatik, gero eta mehatxu handiagoa pairatzen dute gizakien eraginetik eta legez kanpoko ehizatik. Aspaldi elefante-aleak milioika zenba bazitezkeen, egun beren populazioa 470.000 eta 690.000 artekoa da, 2007ko estimazio baten arabera. Elefanteak babesturik daude mundu mailan, eta muga handiak daude haiek harrapatu, etxekotu edota beren produktuak (
bolia
kasu) merkaturatzeko. Hala ere, berriki boliaren merkatua berriro ireki izanak handitu egin du isileko ehiza. Afrikako zenbait herrialdetan elefante-populazioak bi heren txikitu direla ezagutarazi dute, eta zenbait eskualde babestutako taldeak arriskuan daude.
Elefante afrikarraren
generoak
bi
espezie
bizidun ditu;
elefante asiarra
, berriz, bere generoko espezie bakarra da, nahiz eta azken hau lau azpiespezietan bana daitekeen.