Eleberrigilea
edo
nobelagilea
eleberri
edo nobelak idazten dituen
idazlea
da. Horrek ez du esan nahi bestelako
generoetan
aritzen ez denik, baina oro har, eleberrigiletzat jotzen da, batez ere eleberria lantzen duen idazlea.
Etimologikoki "eleberri" hitzetik dator eta hau
eletik
. Bestalde, "eleberri" hitza
neologismoa
da, euskaraz lehen aldiz
1950
. urtean erabilia.
[1]
Eleberri hitza
elezaharraren
oposizioan sortu zen "novella" izendatzeko, nobela
burgesiaren
arrakastarekin lotutako genero berria baitzen.
Askotan eleberrigileentzat lehenengo nobela argitaratzea izaten da zailena. Muga hori gaindituta, batzuk obra luzea jorratzea lortzen dute eta, batzuetan, ospe handia lortuz gero, hori haien ogibide bihurtzea. Dena dela, orokorrean bestelako diru sarrerak behar dituzten pertsonak dira.
Generoaren ikuspuntutik genero eta estilo asko daude baina hori ez da kontuan hartzen pertsona bat eleberrigiletzat hartzeko, ezta haren lanen kalitatea ere.
Gaur egun, ohikoa da eleberrigile baten izenaren atzean lan-talde bat egotea. Horrelako joerak, batez ere, literatura komertzialaren munduan ematen dira,
best-seller
izango diren eleberrien ekoizpenetan, hain zuzen.
Aditu askoren ustez
Joan Antonio Mogel
izan zen euskarazko lehen eleberrigilea, bere
Peru Abarka
(
1802
) lanarekin.
[2]
Izan ere, eleberrigilearen irudia, literatura txikia eta gutxi landua izateagatik,
euskal literaturan
dezente geroago zabaldu zen. Esan daiteke euskal eleberrigiletza XX. mendeko fenomenoa dela, batez ere 60ko hamarkadaren ondorengoa; aurretik izen solte batzuk besterik ez ditugu, eta guztiak profesionaltasunetatik at:
Txomin Agirre
,
Joan Batista Elizanburu
,
Juan Antonio Irazusta
... Laurogehiko hamarkada arte ez dugu ia eleberrigile profesionalik aurkitzen:
Bernardo Atxaga
,
Anjel Lertxundi
, esate baterako.
- ↑
Ibon Sarasola:
Euskal Hiztegia
, Donostia:Kutxa, 1996.
- ↑
www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50934.pdf