- Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
El Principe
≫.
El Principe
Aitor Gabilondok
eta
Cesar Benitez
ek sorturiko
telesaila
da,
Mediaset
eta
Plano a Plano
-k produzitua,
2014
eta
2016
artean
Telecincok
igorri zuena . Bere
narratiba
konplexua da: erromantzea,
drama
,
akzioa
eta
suspentsea
dauzka, eta bere target nagusia
gazteak
dira. Trama nagusia "ezinezko" maitasun baten istorio bat da,
Ceutan
kokatua, non bertako andereno gazte eta
musulman
bat ( Fatema Ben Barek) eta
penintsula
espainiarretik datorren polizia bat (Javier Morey) elkarrekin maiteminduko dira. Hau eta gainerako tramak Ceutako El Principe auzoan garatuko dira, zonalde gatazkatsua,
Maroko
-ko fronteratik hurbil.
Telesailaren lehen atala 2014ko otsailaren 4an estreinatu zen Mediaset taldeko hainbat telebista kanaletan sei milioi baino gehiagoko ikusleekin eta
prime time
-eko liderra izan zen lehen tenporadako hainbat kapituluetan zehar. Azken kapitulua 2016ko apirilaren 20an emititu zen bost milioi bano gehiagoko audientziarekin.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Morey, Ceutara bidali duten polizia bat da eta El Principe izeneko auzo gatazkatsuan ordena jarrtzea izango da bere lana, batez ere drogen narkotrafikoarekin bukatzeko. Baina heltzerakoan, delikuente bakarrak narkoak ez direla ikusiko du: Fran, ofizinako jefeak, ordena mantentzeko biolentzia, xantaia eta korrupzioa erabiltzen ditu banden arteko gatazkak "konpontzeko". Bi jefeen arteko deskonfiantzak bakea ezartzea zailago egingo du, bai kalean eta baita komisaldegian. Egoera gehiago konplikatzen da Fatimaren agerpenarekin, hainbat hilabetez Abdu, bere neba txikia bilatzen ari den auzoko andereno musulmana, narkotrafikantea den beste anaiaren (Faruq) kontrako jokaera duena. Abdu bilatzen duten bitartean Morey eta Fatima maitemindu egingo dira eta gezur, korrupzio eta intolerantziaz beteriko mundu batean ezinezko maitasun baten istorioa biziko dute.
Fran, urte askotan Ceutako "El principe" auzo gatazkatsuan lan egiten duen jefe-polizia da. Bere lankideekin batera, ordena mantentzen du narkotrafikanteen artean xantai eta korrupzioaren bidez, baina egoera aldatu egingo da Morey heltzerakoan. Franek ez dakiena da, Morey
CNI
ko agentea dela eta han dagoen bitartean sare
yihadista
baten eta komisaldegiaren artean dagoen erlazioa ikertzen ari dela. Bere lana egiteko zailtasunak biziko ditu Fatima agertzerakoan, hiru hilabetez desagertu den anaia txikia (Abdu) bilatzeko laguntza eskatzen ari den andereno musulmana.
Bitartean, Faruq-ek, Fatimaren beste anaia eta zonaldeko narkotrafikante handiak ere Abdu bilatuko du. Baina Faruq ez da telesaileko maltzurra, komisaldegiarekin loturiko sare yihadistako kide batzuk Ceutan baitaude, auzoko mutil gazteei "Akrab" talde
terrorista
n sKartzeko eta haien buruaz beste egiteko konbentzitzen. Konkretuki, Fatimak lan egiten duen zentroan ikasten duten gazteak.
Morey eta Fatimak "ezinezko" amodio istorio bat biziko dute itzaletan: Moreyk lana galdu dezake eta Fatimari bere familiak ezkongai bat aurkitu dio, bere lehengusu bat. Biek dena utzi eta Penintsulara ihes egingo dute, baina Abdu bizirik aurkituko dute autobus batean,
atentatu
terrorista bat egiteko asmoarekin. Abdu hil egin beharko dute gainean zeraman bonbak eztandarik ez egiteko, eta honek Fatima eta Morey banatuko ditu. Honen ondoren, Faruq Fatimaren ezkongaiaz dudatzen hasiko da, inork ezer esan gabe bere anaiaren hilketan agertu baitzen. Moreyk ere, bere CNIko lankideetaz mesfidatuko du, hasieratik gezurretan ari direla konturatzen baita eta bera Ceutatik kanporatzen ere saiatuko dira. Armekin trafikatzen zutenak eta
adoktrinatzaileak
kartzelan edo hilda daude, baina nondik dator "Akrab" talde terroristaren finantzazioa?
Aitor Gabilondo
eta
Cesar Benitez
ek sorturiko telesaila da “El principe” (
produktore exekutibo
ere dira,
Plano a Plano
rekin batera),
Telecinco
-n lehenik lan egindakoak
Periodistas
eta
El Comisario
bezalako telesailen idazkeran. Gidoia idazterakoan,
gidoilari
en taldeak lehenengo atal bakoitzaren bukaera pentsatu zuen eta gero horren gainean lantzen zen kapitulu osoa. Are gehiago, telesaila ideatzerakoan argi zegoen bakarra bukaera zen eta hortik abiaturik atala bakoitzean ikusleak zenbateko informazioa eskuratuko duen kontrolatzen da, bai lehen tenporadan eta baita bigarrenean.
[1]
El Principe
bi tenporadako telesaila izateko idatzia dago hasieratik.
2014
ko ekainean
produktora
k eta kateak bukaera bigarren tenporadan egotea firmatu zuten. Lehen kapituluetako arrakasta dela eta, hirugarren bat ez egiteko,
Mediaset
ek 16 kapitulu bi zatitan banatu zituen, lehenengo 8 emitituz eta hurrengo 8ak hilabete batzuk igaro ondoren.
Programazio
hau AMCk erabili zuen ere bai
Braking Bad
eta
Mad Men
bezalako serie arrakastatsuen kapituluak zatitzeko.
[2]
2013
ko maiatzaren 13an hasi zen telesailaren errodaia
Ceuta
n, batez ere plano orokorrak eta paisaiak lortzeko.
El Principe
auzoko ezena gehienak Ceutako beste barriada batzuetan eta
Madril
eko estudioetan grabatu ziren. Hau sekretu bat zen ikusleentzako, batez ere lehen tenporada, izan ere telesaila
El Principe
auzoan garatzen delako ia guztiz. Baina aglomerazioak ekiditeko eta produkzioaren kostuak baxuagoak izateko, ia lehen tenporada guztia 1000 eta 400 m
2
ko platoetan grabatu zen Madrileko
San Sebastian de los Reyes
poligonoan. Platoen barruan hainbat kroma berde ere kokatu ziren Ceutan grabaturiko paisaiak sartzeko edizioan.
Startage Studios
,
Los Angeles
eko efektu berezien enpresa, izan da seriea Ceutan grabatu dela irudikatzearen arduraduna 360 graduko kamarekin hiriko zonalde batzuk grabatuz eguneko ordu desberdinetan. Hala ere
,
Alex Gonzalez
,
Jose Coronado
o
Hiba Abouk
protagonistak Ceutan egon ziren lehen kapituluaren atal batzuk grabatzeko. Esaterako, Benzu hondartzan.
Bigarren tenporadarako, aurrekontua handitu eta
Granada
ko hainbat leku enblematikoetan grabatu zen platoetaz aparte, baita
Malta
ko
La Valleta
hirian. Bigarren tenporadaren errodaia
2014
ko ekainaren 9an hasi zen.
Telesailak hainbat kritika izan ditu bi arrazoi nagusirengatik: Ceuta hiriari eta batez ere El Principe barriadari buruz ematen den irudiarengatik, eta bestetik,
musulman
en inguruan (gizonak batez ere) sortzen duen irudiarengatik. Telesailak El Principe barriada
Espainia
ko arriskutsuena bezala saltzen du, non poliziak ere ez du legea guztiz errespetatzen. Barriadako presidenteak hau ezeztatu zuen publikoki. Lehen tenporadako gizon musulman edo prozedentzia
magrebia
duten guztiak narkotrafikoan edota talde
terrorista
batean sartuta egoteak (Hakim, polizia
agnostikoa
, eta Khaled, Fatimaren lehengusu arkitektua, barne) ere komunitate hauen inguruan transmititzen den irudia desitxuratzen du. Izan ere, telesailaren lehen tenporadak nahiz eta gizon hauek
okzidenlizatuta
egon delinkuenteak direla islatzen du,
islamofoboen
iritziak legitimizatuz.
Bigarren tenporadan azken kritika honi aurre egiteko, musulmana zen polizia berri bat heltzen da komisaldegira: Sami. Pertsonai hau
2004
ko martxoko 11n Madrilen gertauriko
atentatuen
biktimen semea da.
- Ruben Cortada
-
Faruq Ben Barek
- Juanma Lara
-
Quilez
- Thais Blume
-
Matilde Vila
- Pau Dura
-
Ricardo Serra
( 1, 9, 11eta 13 atalak)
- Elia Galera
-
Raquel
( 1, 4, 6 eta 9 atalak)
- Ayoub El Hilali
-
Hakim
( 1 eta 12 atalak)
- Merce Montala -
Aisha Ben Barek
- Tomas Calleja -
Hassan Ben Barek
- Pepe Quero
-
Federico
( 1 , 9, 11 eta13 atalak)
- Susana Cordoba
-
Marina
( 1, 8, 10 eta 12 atalak)
- Carla Diaz
-
Nayat Ben Barek
( 1, 6, 8, 11 eta 13 atalak)
- Maria Guinea -
Leila Ben Barek
- Angela Fabian -
Ruth Peyon
(1, 4, 6 eta 9 atalak)
- Juanma Lara
-
Quilez
( 1, 8 eta 12 atalak)
- Thais Blume
-
Matilde Vila
- Pau Dura
-
Ricardo Serra
(1 eta 13 atalak)
- Merce Montala -
Aisha Ben Barek
(1 eta 15 atalak)
- Fernando Gil
-
Julio Lopez
( 1eta10 atalak)
- Hamid Krim -
Salman Moukarzel
(1,3 eta 17 atalak)
- Ahmed Younoussi -
Samy
- Antonio Mora
-
Anibal
( 1, 4 eta 5 atalak)
- Carla Diaz
-
Nayat Ben Barek
1, 2, 6 , 14, 16 eta 18 atalak)
- Angela Fabian -
Ruth Peyon
( 1, 4 ,5, 9 eta 18 atalak)
- Nerea Barros
-
Laura Hidalgo
(1, 4 eta 10 atalak)
- Susana Cordoba
-
Marina
( 1 eta 4 atalak)
- Maria Guinea -
Leila Ben Barek
(1 , 7,10 , 15 eta 18 atalak)
- Pepe Quero
-
Federico
( 1, 3, 4, 7, 10, 13, 15 eta 18 atalak)
- Eloina Marcos
-
Pilar
( 1, 3, 4, 7, 10, 13, 15 eta 18 atalak)
- Rocio Pelaez -
Rocio
(1, 3, 7, 9, 11, 13 eta 17 atalak)
- Elia Galera -
Raquel
(5, 9, 10, 16 eta 18 atalak)
- Jesus Castro
-
Paco Ben Barek
( 9 eta 18 atalak)
Atal znbk.
|
Znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
1
|
1
|
≪Bienvenido a 'El Principe'≫
|
2014ko otsailaren 4an
|
4 463 000 (21,9%)
|
Javier Morey, polizia inspektore gazte bat, El Principe barriadako komisaldegiaren jefe berria da. Fran, komisaldegiko “benetako” jefeari eta bere lankideei ez zaie asko axola, etengabe inspektoreak komisaldegian sartu eta irtetzen direlako berehala. Baina Fran eta bere lagunek ez dakitena da Morey CNIko agentea dela.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
2
|
2
|
≪Agua salada≫
|
2014ko otsailaren 11n
|
5 281 000 (26,2%)
|
Fatimaren anaiaren gorpua identifikatu dute, Abdu hondartzan aurkituriko hildakoa da. Faruqek bere konpetentzia akusatzen du, Anibal, eta Franek bien arteko gerra bat ekiditzen duen bitartean Morey eta Fatimak hilketa aztertu eta Sararekin hitz egiten dute. Honek, Abdu terrorista suizida baten laguna zela kontatzen die.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
3
|
3
|
≪Confia en mi≫
|
2014ko otsailaren 18an
|
5 404 000 (27,4%)
|
Guztiek uste zuten hondartzako gorpua Abduren zela, baina forenseak hau ezeztatzen du. Gainera, norbaitek Fatima jarraitu eta atakatzen du du Moreyrekin geraturiko zitara zihoan bitartean
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
4
|
4
|
≪Haz lo que tengas que hacer≫
|
2014ko otsailaren 25a
|
5 224 000 (26,4%)
|
Morey agenteak bere misioan dituen arazoen ondorioz, Serrak Ceutara CNIko agente gehiago bidaliko ditu. Haietako bat Lopez da, Moreyren iraganeko lankide bat.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
5
|
5
|
≪Circular 50≫
|
2014ko martxoaren 4a
|
5 204 000 (26,3%)
|
Moreyk Frani infiltraturiko agente bat dela kontatu beharko dio konpromesu handi batean jarriz: edo CNIarekin kolaboratzen du komisaldegian fundamentalistekin nork kolaboratzen duen jakiteko edo arazo larriak izango ditu bere bizitza pertsonalean. Bitartean, Fatimak Moreyrekin duen erlazioa kontatzen die lagunei.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
6
|
6
|
≪El escorpion≫
|
2014ko martxoaren 11
|
5 555 000 (28,6%)
|
Leherketa batek hainbat polizia zauritzen ditu, haien artean Morey. Gainera, leherketak pistak ematen dizkie atentatuaren egileei buruz: Akrab taldea. Bitartean, Ruth zorotu egiten da Alfik, bere semea hil zuen gazteak, poliziari arazoak eman dizkiola jakiterakoan. Ben Barek familiak Abdu bere kabuz bilatuko du poliziari kasurik egin gabe.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
7
|
7
|
≪En el filo de la navaja≫
|
2014ko martxoaren 18a
|
5 244 000 (27,8%)
|
Normaitek Fatimak lan egiten duen zentruan zeuden ordenagailuak lapurtzen ditu Morey eta fRanek hauek begiratu baino lehen. Gainera, norbaitek Fatima jarraitzen du. Moreyk bere lanki den CNIko agente bat dela deskubrituko du.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
8
|
8
|
≪Pasar al otro lado≫
|
2014ko martxoaren 25a
|
5 190 000 (26,4%)
|
Abduk idatzitako gutun batek Ben Barek familia emozionatzen eta kezkatzen du. Fatimak badaki gutuna faltsua dela, baina ezin die ezer esan, bestela CNIak Moreyrekin duen erlazioa kontatuko duelako, bere ezkontza izorratuz. Bitartean, Quilezen semea, Jota, atxilotua da drogekin trafikatzeagatik. Bitartean, Franek Alfi bere semea hil zuten egunean hirian ez zegoela konfirmatzen du.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
9
|
9
|
≪La noche mas larga≫
|
2014ko apirilaren 1a
|
5 421 000 (27,7%)
|
CNIak Akrabek hirian atentatu bat eragingo duelaren berri du, eta Moreyk Fatimaren laguntza behar du mehatxu berri honi buruz gehiago jakiteko. Gau bakar bat du Fatimari CNIren kolaboratzaile bihurtzeko teknikak erakusteko.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
10
|
10
|
≪El elegido≫
|
2014ko apirilaren 8a
|
5 006 000 (26,0%)
|
Lider fundamentalista erradikal batek Ceuta bisitatzen du eta CNI eta poliziak bere pausuak jarraituko dituzte Serraren ustez Akrab taldean paper garrantzitsua duelako. Omarrek bisita bat egin eta Driss aurkezten dio bere azken erreklutatu bezala.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
11
|
11
|
≪Enemigos y complices≫
|
2014ko apirilaren 22a
|
4 795 000 (25,7%)
|
Entremanedu etxean eginiko sarrerak dakartzan arazoek CNiaren operazioaren bukaera dakar. Komisaldegiak eta CNIak kolaboratu egiten dute atxiloketetan eta zentruaren itxieran.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
12
|
12
|
≪Lineas paralelas≫
|
2014ko apirilaren 29a
|
4 770 000 (25,4%)
|
Nahiz eta Matik ihes egiten lagundu, Moreyk Akrabeko infiltartuaren planak ezagutzen ditu eta Matirekin duen zitara doa Franekin batera. Urduri jarrita, Hakimek Quilezi tiro egiten dio.
|
Atal znbk.
|
znbk.
|
Izenburua
|
Emisio eguna Espainian
|
Audientzia kop.
|
13
|
13
|
≪Fe ciega≫
|
2014ko maiatzaren 6a
|
6 290 000 (33,3%)
|
Fatima eta Khaleden ezkontza eguna heldu da. Bere aitari zin egin zion bezala, konpromesuarekin jarraitzen du Fatimak, bizitza osorako hartuko duen gizona trama fundamentalista osoaren burua dela jakin gabe.
|
Temporada
|
Atal kopurua
|
Estreinua
|
Bukaera
|
Audietzia
|
Ikusleak
|
Kuota
|
|
1
|
13
|
2014/ 02/ 4
[3]
|
2014/ 05/ 6
[4]
|
5 219 000
|
26,8%
[5]
|
|
2
|
18
|
10
|
2015/ 04/ 14
|
2015/ 06/ 23
|
4 610 000
|
24,0%
|
|
8
|
2016/ 02/ 24
|
2016/ 04/ 20
|
4 357 000
|
24,3%
|
|
Guztira
|
31
[6]
|
2014/ 02/ 4
|
2016/ 04/ 20
|
4 729 000
|
25,0%
|
Lehen tenporadako lehenengo kapituluak Telecinkok momenturarte inoiz izan zuen audientzia kopururik handiena lortu zuen 4,4 milioi ikusle eta %21,9ko kuotarekin
[7]
. Gainera, estreinu eguneko programarik ikusiena izan zen
prime time
-ean. Are gehiago, eguneko minuturik ikusiena lortu zuen 22:57etan %22,2ko
share
-arekin
[8]
[9]
. Audientzia erakartzeko,
Mediaset
eko beste kanal batzuetan emititu zen ere bai, urrezko minutuan 5,6 milioi ikusle batzea lortuz
[7]
[10]
. Sare sozialetan ere inpkatua lortu zuen:
Global In Media
ren datuen arabera 50.000
erabiltzaile
k baino gehiagok aipatu zuten telesaila estreinu egunean
[11]
[12]
. lehen tenporada bukatzerakoan 800.000 komentario baino gehiago batu zituen sare sozialetan
[13]
.
2008
tik Telecincok izan zuen telesailik ikusienaren postua hartu zuen.
Guztira lehen atalaren audientzia: 5.654.000 ikusle eta 27,7%
share.
[14]
[15]