Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekialdeko Turkestan
(
uigurrez
,
Sherqiy Turkistan
) ?
Uigurstan
eta
Uiguristan
izenez ere ezaguna?
Txinako
Xinjiangen
eta
Asia erdialdearen
ekialdeko muturrean dagoen
Turkestan
zatiari emandako izenetako bat da. Eremu honetan, nagusiki, uigurrak bizi dira (
turkiar herriak
).
Marko Polo
italiar esploratzaile ospetsuak Turkestan zeharkatu zuen
1272an
.
Ekialdeko Turkestanen, turkiar kulturako herri eta hiririk garrantzitsuenetako batzuk daude,
Kashgar
,
Khotan
,
Turfan
,
Yarkand
,
Ili
(Ghulja),
Kumul
,
Aqsu
,
Kucha
eta
Altay
kasu.
Zenbait erakundek diote lurralde horien independentziaren aldeko mugimendu armatuek harremanak dituztela
Ameriketako Estatu Batuetako
gobernuarekin ?zehazki,
CIAren
bidezko finantzaketa?, bai eta
Pakistangoarekin
ere ?ISIren bidez?, gobernu horien lehiakide den
Txina
ezegonkortu eta banatzeko asmoz. Ustez finantzatutako erakundeak hauek dira: Islamiar Alderdi Erreformista, Ekialdeko Turkestango Nazio Batasunaren Aliantza, Uigurren Askapenerako Erakundea eta Erdialdeko Asiako Uigur Alderdi Jihadista.
[erreferentzia behar]