Egipto Garaia
[1]
,
Egiptoko
hegoaldeko zatiaren izena da,
Kairotik
gertu dagoen
Menfisetik
lehen urjauzi
ra arte,
Asuanen
. Izen arabiarra,
Sa'id Misr
da (????? ????), eta
faraoien
garaian
schmau
deitua izan zen, "
garagarraren
lurra".
Niloren deltak
, berriz,
Egipto Beherea
izena du.
Egiptoko aro aurredinastikoan
, bi erresuma independente agertu ziren: Egipto Garaia eta Egipto Beherea. Egipto Garaiko Menes edo
Narmer
faraoiak batu zituen bere agindupean, Egiptoko aro dinastikoari hasiera emanez.
Egipto Garaiak, inguru ezin hobea zuen: Niloren uholdeei esker oso emankorra zen lautada bat hartzen zuen, eta janari soberakinak ekoizten zituen. Handik hurbil, basamortuko meatzeetara eta
Sinaiko
mendietarantz, metal eta harribitxiak lortzeko espedizioak antolatzen ziren
oasiak
zeuden.
Aberastasun hau dela medio herrialdea merkataritza ibilbideen bidegurutze bihurtu zen: batetik, lurrez
Nubiatik
hegoaldean eta Itsaso Gorritik ekialdean,
Wadi Hammamat
izeneko ibilbidea zegoen.
Abidosen
Palestinatik
etorritako ardo
anforen
aurkikuntzek bermatzen dute orduko merkataritza. Jakina, Nilotik deltarako ibai ibilbidea ere bazegoen. Gobernariek aberastasun hau euren hilobietan islatu zuten, besteak beste.
Egipto Garaiko lehen gobernariek euren mendekoak eurentzako funtsezkoa zen zerbaitez konbentzitu ahal izan zituzten, alegia, hala ibaiaren goraldien nola Egipto Beherearekin zuten batasunaren arduradunak zirela. Bi gertakariok oso gogoan iraunarazteko, ezinbesteko ikur bilakatu ziren: tronua, koroa bikoitza eta zetruak. Horrezaz gain, jainkoekin identifikatzen ziren: jada garai aurredinastikoetan erregea,
Horusekin
"homologatua" zegoen, eta hau faraoi bakoitzean berraragitzen zen. Egipto osoan gurtzen zen Horus.
Egipto Garaiko jainko gorena
Seth
zen, eta haren ikurra koroa zuria (Hedyet),
Nekhbet
putre jainkosa eta
loto
lore zuria; beste ikur garrantzizko bat
ihia
izan zen,
Egipto Behereko
sarri
erlearekin
batera irudikatua,
faraoiaren
izena zuen
kartutxoaren
aurrekari gisa.
Koroa zuria
,
I. dinastiaren
hasieran, Egipto Behereko koroa gorriarekin elkartu zen,
Koroa bikoitza
sorturik, faraoien ikur nagusia Egipto Garai eta Behereko errege bezala.
Estrabonek
Egipto
K. a. 25ean
bisitatu zuen. Garai hartan Egipto 37
nomotan
banatuta zegoen, 10 Egipto Beherean (Niloren Delta), 17
Egipto Ertainean
eta beste 10 Egipto Garaian:
Tebaida
delakoa.
Plinio Zaharra
I. mendeko
idazlearen arabera, nomoen kopurua 37 eta 47 bitartean aldatu zen.
Egipto Garaiko hiririk garrantzitsuenak, Armant edo Hermontistik
lehen urjauzi
raino, honako hauek dira: