- Artikulu hau aldizkaria buruzkoa da; bere izena daraman musika taldea gaitzat duena beste hau da: ≪
Egan (musika taldea)
≫
- Artikulu hau aldizkaria buruzkoa da; bere izena daraman argitaletxea gaitzat duena beste hau da: ≪
Egan (argitaletxea)
≫
Egan
1936ko gerraren
ostean sortutako aldizkari bat da.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen
barnean jaio zen,
1948an
, haren literatur gehigarri gisa.
1954tik
aurrera, ordea, eraberritu eta
euskara
hutsean kaleratzen hasi zen,
Koldo Mitxelenaren
gidaritzapean.
1948tik kaleratutako ale guztiak hainbat webgunetan egon dira irakurgai (
https://andima.armiarma.eus/
;
http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/
; eta 2018tik argitaratuak:
https://bascongada.eus/
). 2019tik, OJS plataforma sortu zenetik, eduki guztiak webgune bakar horretan daude eskuragarri, PDF formatuan.
XVIII. mendearen
bigarren aldian jaiotako
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak
(
EAEk
) sortu zuen
Egan
literatura aldizkaria
1948
. urtean, eta ordutik ia etenik gabe argitaratu da.
EAEren
Buletinaren literatura gehigarri gisa jaio zen, eta urtean lau zenbaki kaleratzen hasi ziren, euskaraz eta gaztelaniaz.
1953
. urtean hasi zen euskara hutsez argitaratzen,
Antonio Arruek
,
Aingeru Irigaraik
eta
Koldo Mitxelenak
aldizkariaren zuzendaritza hartu zutenean, eta harrezkero
Egan
euskara hutsezko aldizkaria da. XX. mendeko
40ko hamarkadan
elebidun sortu zen eta elebakartasunera aldatu zen euskal aldizkari bakarra izan zen.
Aldizkarian argitaratzeko baldintza bakarra euskaraz izatea zen, eta kultura esparrua euskararena ere bazela erakutsi zuten.
[1]
Egan
aldizkaria, bada, hizkuntzaren historian eta euskal literaturan eman diren gertakari eta aldaketa sakonen lekuko izan da. Euskara (hizkuntzaren batasuna, filologia) eta literatura (sorkuntza, literatura-kritika) lanez gain, ordura arte euskaraz landu gabeko gaiak kaleratu ziren.
1953-1987.
Koldo Mitxelenak
zuzendu zuen aldizkaria 1953tik hil zen arte, 1987ra arte. Zuzendaritzan bi kide izan zituen hogei urtez:
Antonio Arruerekin
eta
Aingeru Irigarai
(1953-1983), eta 1983tik aurrera,
Juan San Martinek
lagundu zion aldizkariaren zuzendaritzan lau urtez.
1988
. Eganek 1988an urtebeteko etenaldia izan zuen, Koldo Mitxelena zendu ondoren.
1989-1992. 1988ko etenaldiaren ondoren hasten da aldi berri bat, laburragoa, 1989tik 1992 arte. Lehen urtean
Juan San Martinek
eta
Inaki Zumaldek
gidatu zuten aldizkaria.
1992-2017. 1992an eman zitzaion hasiera laugarren aldiari edo, aldizkaria euskara hutsean argitaratzen hasten denetik, hirugarren aro nagusiari. Ordutik, 1992tik, 2017 arte
Gillermo Etxeberriak
eta
Luis Mari Mujika
zenak eraman zuten aldizkariaren zuzendaritza. Epealdi horretan berrikuntza nabariak egin zituzten, aldizkariaren itxura aldatu eta “azterketa literarioa” eta kritika sailak indartu zituzten.
2018an
Erredakzio Kontseilua sortu eta aro berri bati ekin zion.
Egan
euskara hutsezko lehen aldizkaria izanik, asmo nagusietako bat izan zen
XX. mendearen
erdialdean sortu eta gaur arte modu jarraian heldu denari eustea eta gaurkotzea; era berean, funtsezko baldintzak ezartzea goi-mailako aldizkaria izan dadin, eta ikusgarritasun eta hedapen handiagoa ematea.
Xede berri horiekin, ahalegin berezia egiten ari gara aldizkariaren kalitatea hobetzeko, batik bat edukiaren, hizkuntzaren eta estiloaren aldetik. Edukiaren arloan,
parekoen ebaluazioa
(
peer review
) erabiltzen da; euskararen kalitatea zaintzen da, testua orrazten da, eta
Euskaltzaindiaren
arauetara egokitzen da; aldizkariaren estiloari dagokionez, jatorrizko idazlanak aurkezteko irizpideak ezarri dira eta argitalpenak bateratu dira. 2018. urtetik aurrera argitaratutako aleak dira horren guztiaren erakusgarri.
Egungo baldintzak testuak
Egan
aldizkarian argitaratzeko
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Euskara batuan
eta
Euskaltzaindiaren
arau eta aholkuei jarraiki idatzitako literatura testuak argitaratzen dira
Creative Commons
Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende.
Artikuluak argitaratzeko, binakako ebaluazio sistema (itsu bikoitza) erabiltzen da, zehazten den prozedura jarraituz.
Jatorrizko artikulua jaso ondoren, lehenik Erredakzio Kontseiluak aztertuko du, ebaluatzeko onartzen ala baztertzen den erabakitzeko. Artikulua aldizkariak ezarritako arauetara egokitu ez bada, atzera bota dezake Erredakzio Kontseiluak. Hala gertatuz gero, testua egileari itzuliko zaio moldaketak egin ditzan. Edozein kasutan, behin jatorrizkoa jasota, egileak astebeteko epean erabakiaren jakinarazpena jasoko du.
Artikulua ebaluatzeko onartzen bada, kanpoko bi adituri bidaliko zaie azter dezaten. Haien txostenak kontuan hartuta, aldizkariaren Erredakzio Kontseiluak erabakiko du artikulua argitaratu ala ez. Onartzen bada, ebaluatzaileen iruzkin eta iradokizunak egileari itzuliko zaizkio eta hamabost eguneko epea izango du testu zuzendua bidaltzeko.
[2]