Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Elgar
(
Worcester
,
1857ko
ekainaren 2a
- Worcester,
1934ko
otsailaren 23a
) ingeles musikagile eta
orkestra-zuzendaria
izan zen.
Ingalaterrako musika-pizkundeak eman duen musikagile nagusietako bat izan zen, bai bere musikagatik, bai izan zuen eraginagatik; Henry Purcellen (1659-1695) ondotik nazioarteko fama lortu duen aurreneko ingeles musikaria izan da. Musikarekin lotura handia izan zuen bere familiak, eta Elgarrek ere gaztetandik azaldu zuen musikarekiko zaletasuna; gazte zela hasi zen biolina jotzen. Haize musika-tresnetarako talde bat sortu zuen, eta talde horrentzako musika idazten hasi zen.
Wagnerren
,
Straussen
eta
Brahmsen
eragina nabarmena da Elgarren lanetan. Lan nagusiak:
Lux Christi
oratorioa (1896),
Enigma variations
orkestrarako lana (1896),
Falstaff
sinfonia (1913).