40 oineko edukiontzia
kontainer-ontzi batean
.
Edukiontzien zama terminala,
Nueva Jersey
(
Estatu Batuak
).
10 oineko edukiontzia.
Edukiontziaren babes-zigilua.
Edukiontzia
[1]
itsas edo
ibai
-garraiorako, lurreko garraiorako eta garraio multimodalerako karga-
edukiontzia
da. Salgaiak eguralditik babesten dituzten unitate estankoak dira, eta
ISO
(
Normalizaziorako Nazioarteko Erakundea
) araudiaren arabera fabrikatzen dira, zehazki, ISO-668. Horregatik,
ISO edukiontziak
bezala ere ezagutzen dira.
Edukiontziak objektu handiak edo astunak garraiatzeko erabil daitezke:
motorrak
, makineria, ibilgailu txikiak, eta abar, edo
paletetan jarritako
salgaiak. Ez dira hain ohikoak soltezko salgaiak garraiatzen dutenak. Edukiontziaren neurriak estandarizatuta daude bere manipulazioa errazteko; ohikoena 6 metro luze (20 oin) izaten da.
Edukiontziak corten altzairuzkoak dira, batez ere, baina badira
aluminioa
eta beira-
zuntzez
indartutako beste
kontratxapatu
batzuk ere. Gehienetan, zorua egurrezkoa da, nahiz eta dagoeneko badauden banbuko batzuk. Barruan, hezetasunaren aurkako estaldura berezi bat dute bidaian zehar hezetasuna saihesteko. Edukiontzien beste bereizgarri bat izkina bakoitzean bihurguneetarako atxiki-leku egotea da, eta horiek, garabi berezien bidez,
lotzeko
aukera ematen dute, baita itsasontzietan zein
kamioietan
lotzea ere. Gainera, ontziak zigilatu egiten dira bidaiarako.
Efukiontziekin, salgaien lehen garraioa 1956ko apirilaren 26an izan zen.
New Yorketik
Houstonera
bidaia egin zuen Malcom McLeanek antolatuta.
XX. mendean, Malcom P. McLean izeneko lehorreko
garraiolari
batek denbora eta lana alferrik galtzen zela pentsatu zuen, eta
Kamioitik
ontzira egiten ziren karga- eta deskarga-eragiketak modu errazago batean egin ahal zirela. Hasierako ideia kanoiak zuzenean ontzira kargatzea izan zen. Ideia hori ez zenez oso egokia, denbora pasa ahala, hobetuz joan zen gaur egungo kontainerrera iritsi arte. Ez zen beharrezkoa kamioi osoa kargatzea; nahikoa zen kontainerra kargatzea. Kontainer bidez garraiatzeko konpainiak sortu ziren, salgaiak garraiatzeko zenbait
garraiobide
batera hartzen zituztenak: itsasokoa, trenbidekoa eta errepidekoa.
Kontainerren neurriak aldakorrak izan ziren hasieran, baina normalizatuz joan ziren, bai Europan, bai Amerikan; hala iritsi ziren gaur egun dituzten neurrietara. Hasieran, 10, 20, 30 eta 40 oin luzeko neurriak erabiltzen ziren; gaur egun, 20 eta 40 oinezkoak baino ez dira erabiltzen, eta jumbo izenekoak, 45 oinezkoak.
Kontainer bat hurbiletik.
Goiko gainazala da. Ez da beharrezkoa erresistentea izatea.
Burdinazko
edo
aluminiozko
panel bat izaten da.
Azalerarik handieneko asa lbo-gainazalak dira.
Zutoinen
goialdeak kontainerraren aurrealdearen eta atzealdearen gainetik lotzen dituzten zeharkako bi barretako bakoitza.
Behealdean kokatutako zeharkako bi barretako bakoitza.
Kontainerraren beheko gainazala. Zuaker izeneko zeharkako indargarriz eraikia dago
erresistentzia
handiagoa izateko, kargaren pisuari eutsi behar diolako. Barnealdean, zorua zurezkoa da, salgaiak erraz atondu ahal izateko.
Zutoinen goialdeak eta behealdeak kontainerraren saihetsen gainetik eta azpitik lotzen dituzten luzetarako barrak.
Azalerarik
txikieneko bi albo-gainazaletako bat, ateak izan ohi dituena.
Zoruan egindako irekiguneetako bakoitza. Orga jasotzaile adardunek kontainerra manipulatzea errazteko balio dute.
Kontainerraren aurrealdean kokatutako bi
panelez
osatuta egoten da, eta kontainerraren barnealdera sartzeko balio du. Hauek, estankotasuna eman behar dute, kontainerrak ontziaren bizkarrean ere garraia daitezkeelako. Badira kontainer bereziak, ate bat edo bat baino gehiago izan dezaketenak edozein albotan, atzealdean, sabaian, eta abarretan.
Kontainerrak hiru irizpideren arabera sailkatzen dira: materialaren, egituraren eta tamainaren arabera.
- Altzairuzkoak
: Korrosioaren arazoa izan arren, ohikoenak dira, erresistenteenak direlako.
- Zurezkoak
edo beira-zuntzezkoak: Era horretako kontainerrak aireko trafikoan erabiltzen dira.
- Aluminiozkoak
: Arinak dira, baina kostu handia dute. Altzairuzkoak baino hauskorragoak dira, baina korrosioak ez die eragiten.
- Kontainer itxia: Lau alboetatik eta sabaitik itxita dago. Ateak kontainerraren aurrealdean daude.
- Kontainer aireztatua :
Dryvan
bat da, aireztapenerako irekigune batzuk dituena.
- Kontainer indartua: Zorua gainindartua eta sabaia altzairuzkoa eta kengarria duen kontainerra. Oso egokia da zama astunetarako.
- Aterik gabeko kontainerrak: Sabairik eta saihetsik gabeko kontainerra; aurrealdea zein atzealdea eraisgarriak dira, eta ez dute aterik. Neurri estandarrak pixka bat gainditzen dituzten eta hezetasunak eragiten ez dien salgaietarako erabiltzen da.
- Kontainer irekia: Sabai irekiko kontainerra, olana batez edo material iragazgaitz batez estalia egon ohi dena. Kontainerren garaiera estandarra gainditzen duten zametarako erabiltzen da, bai eta urak kalterik eragiten ez dien salgaietarako ere.
- Albo irekia: Atea albo batean duen kontainer itxia. Aurrealdetik kargatu ezin diren eta estankotasun maila handia behar duten salgai paletizatuetarako erabiltzen da. Atea aurrealdean dagoenean, zailagoa da salgaia kontainerraren barnean sartzea.
- Plataforma:
Flat-rackaYen
antzekoa da, baina ez du aurrealderik ez atzealderik.
- Botilategiak: Aurrealdean eta atzealdean, erdialdean kokatuak, bi barra bertikal dituzten plataformak dira; barrak luzetarako langa baten bidez lotuta daude goialdetik. Ibilbide laburreko trafikoan botilak eta salgai paletizatuak eramateko balio dute.
- Solteko gaien kontainerra: Sabaian irekigune zirkularrak dituen kontainer itxia. Solteko salgaiak (
mineralak
,
zerealak
, eta abar) haietatik sartzen dira.
- Deskargatzeko, ateak ditu aurrealdearen edo atzealdearen beheko partean.
- Tanktainerra. Barnealdean zisterna bat duen kontainer baten
armazoia
, solteko gai likidoak garraiatzeko erabilia.
- Flexi-tanka: Kontainer itxia, sabaian irekigune bat edo gehiago dituena solteko gai likidoak kargatzeko. Kontainerrak poltsa malgu iragazgaitz gisako egitura bat du barnealdean, salgai likidoa garraiatzeko.
- Kontainer hoztaile integrala, autonomoa: Salgaiak kanpoko tenperaturatik babestearren horma guztietan isolatzaile berezi bat duen kontainerra, motor elektriko edo gasoileko motor batez hornitutako hozteko/izozteko sistema independente bat duena. Hala, erregulatu egin daiteke barruko tenperatura.
- 20 oinekoa: Haren neurriak 20’ x 8’ x 8,6’ dira (luzera x zabalera x garaiera), eta eraman dezakeen gehieneko karga 28 tona da, gutxi gorabehera.
- 40 oinekoa: Haren neurriak 40’ x 8’ x 8,6’ dira (luzera x zabalera x garaiera), eta eraman dezakeen gehieneko karga 28 tona da, gutxi gorabehera.
- 45 oinekoa: Haren neurriak 45 x 8 x 8,6’ dira (luzera x zabalera x garaiera), eta eraman dezakeen gehieneko karga 40 oinekoarena baino gutxiagoa da.
Kontainer altua: Haren garaiera 9,6 oin garai da. Lehenago ikusi ditugun luzera neurriekin konbina daiteke. Garaiera estandarra baino garaiagoak diren salgai handiak garraiatzeko balio du.
Transatlantikoa bidaiari kopuru handiak itsasaldi luzeetan zehar garraiatzen dituen itsasontzi bat da.
Nabigatzean ozeano bat besterik zeharkatzen ez dutenak; adibidez, Bilbotik Buenos Airesera.
Karga erabilgarri txikiko ontziak dira, eta inguruko portuetara garraiatzen eta banatzen dituzte ontzi ozeaniko edo transozeanikoetan beste kontinente batetik iristen diren kontainerrak.
Kontainerrak itsasbazterreko nabigazioan garraiatzen dituena. Adibidez,
Iberiar Penintsulako
portu
Mediterraneoen
eta
Balear uharteetako
portuen artekoa.
Salgaiak
uharte
batetik bestera eramaten dituena.