Ed Sheeran
|
---|
|
|
Jaiotzako izen-deiturak
| Edward Christopher Sheeran
|
---|
Jaiotza
| Halifax
,
1991ko
otsailaren 17a
(33 urte)
|
---|
Herrialdea
|
Erresuma Batua
|
---|
Bizilekua
| Londres
|
---|
Lehen hizkuntza
| Ingeles britainiarra
ingelesa
|
---|
|
Aita
| John Sheeran
|
---|
|
Heziketa
| Thomas Mills High School
(en)
Academy of Contemporary Music
(en)
|
---|
Hizkuntzak
| ingelesa
|
---|
|
Jarduerak
| egile abeslaria
,
musikaria
,
gitarra-jotzailea
,
aktorea
,
abeslaria
,
kantugilea
,
zinema aktorea
eta
telebista-aktorea
|
---|
Altuera
| 1,72 metro, 5,8 oin
|
---|
Jasotako sariak
| |
---|
Genero artistikoa
| herri-musika
folk-pop
(en)
pop musika
herri-kanta
hip hop musika
rapa
|
---|
Ahots mota
| tenorra
|
---|
Musika instrumentua
| gitarra
ahotsa
live looper
(en)
|
---|
Diskoetxea
| Asylum Records
Atlantic Records
Elektra Records
|
---|
|
edsheeran.com
|
|
Edward Christopher Sheeran
(
Hebden Bridge
,
Mendebaldeko Yorkshire
,
1991ko
otsailaren 17a
), Ed Sheeran izenaz ezagunagoa,
britaniar
kantautorea
da. Bere abestiak gehienbat
pop
,
rock
,
folk
,
hip hop
,
indie
eta
akustiko
generoetakoak izaten dira. Bere haurtzaroaren zati handi bat
Framlinghamen
,
Suffolk
, pasatu zuen bere guraso eta anai nagusiarekin batera. Oso gaztea zela elizan abesten hasi zen eta gitarra jotzen ere ikasi zuen.
2005
. urtean hasi zen bere musika karrera serioski hartzen. Artista independente bezala sei grabazio luze grabatu ondoren,
Jamie Foxx
aktoreak bere
Los Angeleseko
irrati programara gonbidatu zuen. Hala, kontratu diskografiko bat sinatu zuen
Atlantic Recordsekin
eta bere lehen ≪materiala≫ prestatzen hasi zen. Honen ondoren
Later... with Jools Holland
programan agertu zen ≪
The A Team
≫, bere lehen bakarkakoa interpretatzeko. Abestiak 1,3 milioi kopia saldu zituen mundu mailan, eta era berean lehen hamar abesti onenen asteroko zerrendetan postua izatea lortu zuen
Australia
,
Erresuma Batua
,
Zeelanda Berria
,
Herbehereak
,
Irlanda
eta
Norvegia
bezalako herrialdeetan. Bere mundu mailako arrakastarekin jarraitzeko Sheeranek ≪
You Need Me, I Don't Need You
≫, ≪
Lego House
≫ eta ≪
Drunk
≫ abestiak atera zituen merkatura ondo jasoak izan zirenak.
2011ko
irailean merkatura atera zuen ""
+
"" (plus bezala ahoskatua), bere lehen estudioko albuma. Honek lehen zenbakia lortu zuen
Australia
,
Irlanda
,
Erresuma Batua
eta
Zeelanda Berriko
zerrendetan eta horretaz gain, bi milioi kopia baino gehiago saldu zituen. Bere disko promozionatzen segitzeko ≪
Small Bump
≫ deituriko abestia argitaratu zuen, zeinak harrera ona izan zuen
Europan
eta
Ozeanian
. Sheeranek mundu mailan ezagutza irabazi zuen
One Direction
deituriko britaniar-irlandar
boy band
arekin
≪
Little Things
≫ lana ateratzean edota
Taylor Swift
estatubatuar
country
abeslariarekin egindako ≪
Everything Has Changed
≫ abestiarekin.
Bestetik, Ed
Snow Patrol
eta
Taylor Swiften
teloiaria izan da beren
Fallen Empires Tour
eta
Red Tour
biretan. Artista bezala lortutako gauzen artean
2011n
lorturiko
Q Award
-a,
2012an
irabazitako bi BRIT eta Grammyetarako 5 izendapenak daude.
Filantropo
bezala, Sheeranek kontzertu benefiko bat antolatu zuen
Bristolen
,
Erresuma Batua
, non £40 000 bildu zituen beranduago kaleko sexu langileei eman izan zitzaienak.