Wikipedia, Entziklopedia askea
Eadweard Muybridge
(jaiotze izena
Edward James Muggeridge
)
1830eko
apirilaren 9an
Erresuma Batuko
Kingston-on-Thames udalerrian jaiotako
argazkilari
eta ikertzaile
ingelesa
izan zen.
1904ko
maiatzaren 8an
udalerri berdinean zendu zen. Kronoargazkilaritzari buruzko bere ikerketek ondorengo zinematografo izeneko gailuaren aurkikuntzarako oinarri izan ziren.
Lehenik koadernaketa eta liburu salketa lanetan hasi zen. Gero argazkilaritzan zaletu eta
1860an
Ingalaterrara
burututako bidai batean zehar
kolodio hezea
deritzon prozesua ikasi zeun (plaken gainean ezartzen zen berniz modukoa, era berean horren gainean fotosentikorra zen emulsio kimikoa zabaltzen zen).
1867an
, Helios merkatal izenapean
Mendebalde Urruneko
paisaia eta jedenaren argazki erregistroa burutzeko lanbideari ekin zion, horretarako "The Flying Studio" izeneko gela ilun mugikorraz baliatu zelarik. Ikuspegi estereoskopiko bikainak ekoiztu eta gerora ikuspegi panoramikoak ere gauzatu zituen, guzti horien barnean
San Francisco
hiriari buruzko sail garrantzitsuak ere badaudelarik. Ondoren Coast and Geodetic Survey erakundearentzat lanean hasi zen.
(Ingelesez)
The Compleat Muybridge - Eadweard Muybridge argazkilariari buruzko webgunea