Dunia Ayaso eta Felix Sabroso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dunia Ayaso eta Felix Sabroso
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Dunia Ayaso Formoso, Felix Sabroso de la Cruz
Jaiotza 1961eko ekainaren 8a
Heriotza 2014ko otsailaren 27a  (52 urte)
Jarduerak
Jarduerak film-zuzendaria

Dunia Ayaso Formoso ( Las Palmas Kanaria Handikoa , 1961eko ekainaren 8a Santa Cruz Tenerifekoa , 2014ko otsailaren 27a ) eta Felix Sabroso de la Cruz (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1965eko abuztuaren 10a ) zinema- eta antzerki-zuzendari eta gidoilari bikotea izan ziren. [1] Bikoteak egindako film nabarmenetako bat, egin zuten seigarren film luzea izan zen, La isla interior izenekoa. [2]

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Antzerki-konpainia batean hasi ziren, eta geroago hainbat zinema-ikastaro egin zituzten. Felixek telebistako gidoilari gisa lan egin zuen, eta Duniak bideo industrialak egiten zituen Fea lanarekin debuta egin aurretik. [3]

1994an zuzendu zuen Fea , Felix Sabroso senar eta gidoilariarekin egin zuen lehen film luzea izan zen. Bikoteak hiru urte geroago lortu zuen arrakasta Perdona bonita, pero Lucas me queria a mi filmarekin, besteak beste Alonso Caparros, Jordi Molla eta Pepon Nieto protagonista zituela. [4]

Ondoren, El grito en el cielo (1998) eta Descongelate! (2003) lanek Loles Leon eta Candela Pena aktoreak aurpegi ezagunak izan zituen, azken aktore hori Los anos desnudos (2008) filman ere parte hartu zuen Mar Flores eta Goya Toledorekin batera eta La isla interior (2009) Kanaria Handian filmatu zen oso-osorik, eta Alberto Sanjuan eta Geraldine Chaplinek parte hartu zuten. [4] [5]

Chuecatown lanean (2007), Ayasok eta Sabrosok Madrilgo auzo homosexual nagusian sartu zuten ikuslea, Nieto, Carlos Fuentes , Pablo Puyol, Concha Velasco , Edu Soto eta Rosa Maria Sardaren interpretazioen bidez. [4]

Dunia Ayaso urte batzuk zinematik urrundu eta oholtzan zuzendu zituen hainbat lan: Antonia San Juan protagonista zuen De cintura para abajo; Lifting Josele Roman , Miren Ibarguren , Pepa Rus eta Elisa Matillarekin eta Las histericas somos lo maximo En clave de Ja taldekoekin. Espainian krisi ekonomikoa larria zegoenean, ikuslearengan barrea pizten zuten antzezlanak ziren. [4]

Filmografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Telebista [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Quitate tu pa' ponerme yo ( Telecinco , 1999)
  • La Rioja, tierra universal (TV berezia, 2002)
  • Mujeres ( TVE , 2006)
  • La que se avecina (Telecinco, 2014). Dunia Ayaso La que se avecina telesailaren 8. denboraldian gidoilarikide gisa hasi zenean hil zen.

Antzerkia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • ¿Que fue de las hermanas Sue? (1999)
  • El hundimiento del Titanic (2005)
  • La Gran Depresion (2011)
  • De cintura para abajo (2012)
  • Lifting (2013)

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Fallece la directora y guionista Dunia Ayaso≫ La Provincia - Diario de Las Palmas 2014-02-28 .
  2. (Gaztelaniaz) jose, J. L. P.. (2014-10-01). ≪“La isla interior” (2009): la mejor pelicula de Dunia Ayaso y Felix Sabroso≫ nosolocine (Noiz kontsultatua: 2023-07-15) .
  3. (Gaztelaniaz) Sin programa: Dunia Ayaso y Felix Sabroso | RTVE Play. 2013-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-07-15) .
  4. a b c d (Gaztelaniaz) Ahora, Canarias. (2014-02-28). ≪Fallece la directora canaria de cine Dunia Ayaso≫ elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-15) .
  5. (Ingelesez) ≪CINE Y TV≫ trabajos con  dunia (Noiz kontsultatua: 2023-07-15) .
  6. (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2022-01-14). ≪'La isla interior', de Felix Sabroso y Dunia Ayaso, en 'Version espanola'≫ RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-15) .
  7. (Gaztelaniaz) La isla interior. (Noiz kontsultatua: 2023-07-15) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]