Duccio di Buoninsegna
(
Siena
,
1255
-
1260
aldean - Siena,
1318
-
1319
aldean)
XIII. mendeko
italiar
pintorea
izan zen,
Sienako eskolako
lehen maisua. Bere garaian eragin handiena izan zuen
artistetako
bat izan zen, funtsezkoa
nazioarteko gotikoaren
sorreran.
Simone Martini
eta
Ambrogio
eta
Pietro Lorenzetti
anaiak izan zituen ikasle.
Denbora asko eman dute arte-kritikari modernoek Duccioren eta haren garaikide zen
Cimabueren
arteko harremanak aztertzen, eta uste da biak batera aritu zirela lanean
Asisko
frantziskotarren basilikako obretan. Askoren iritziz, Cimabueren ikasle izan zen. Ducciok oso konposizio desberdinak garatu zituen,
bizantziar tradizioko
kontakizunetik aldenduak gehienak, eta izadiaren eta eguneroko gertaeren behatzaile zorrotza zela erakutsi zuen.
Haren lanik ezagunenak
Florentziako
Santa Maria Novella basilikako
Madonna Rucellai
(gaur egun
Uffizi Galerian
dagoena) eta
Sienako
katedraleko
Maesta
dira.
1285etik
1311ra
egin zituen obren artean aipatzekoak dira Sienako katedraleko
beirateetarako
marrazkiak:
Ehorzketa
,
Igokundea
eta
Ama Birjinaren koroatzea
;
Bernako
Kunstmuseum-en dagoen
Ama Birjina
; Sienako frantziskotarren
Ama Birjina
; Sienako pinakotekako 28. poliptikoa;
Londresko
National Galleryn
dagoen triptiko bat; eta, pintorearen azken urteetan, bere lantegikoen laguntzaz egin zuen 47. poliptikoa, gaur Sienako pinakotekan dagoena.
Ducciok beste ekarpen garrantzitsu bat ere egin zuen. Goian aipatu den Sienako katedraleko aldare nagusiko erretaulan dagoen
Ama Birjinaren lokartzearen iragarpena
izeneko formatu txikiko pasartean, ordura arteko pinturaren historian inoiz ikusi gabeko zerbait azaltzen da: bi irudiak egitura arkitektoniko baten barruan daude. Antzinako margolariak -eta
bizantziarrak
berdin- ez ziren gauza izan arazo hori ebazteko: margotutako eraikinak irudien atzean geratzen ziren beti, eta barruko pasarteak ere, kanpoan, teilaturik gabeko agertoki batean gertatzen ziren irudipena sortzen zuten. Duccioren pertsonaiak, aldiz, arkitekturak sortu eta definitutako espazio batean daude. Konposizio horren jatorria, zalantzarik gabe, eskultura [gotiko]]ak izan ohi zuen espazio arkitektonikoan bilatu behar da.
Simone Martiniren
maisua izan zen, eta beste jarraitzaile asko ere izan zituen; haien artean,
Ugolino di Nerio
,
Segna di Bonaventura
,
Isolako Badiako Maisua
,
Citta di Castelloko Maisua
, etab.
2004an
New Yorkeko
Metropolitan Museum of Artek
Duccioren
Madonna con Bambino
erosi zuen 45 milioi
dolarren
truke (museoaren erosketarik garestiena).
2006an
James Beckek, Columbia Unibertsitateko adituak, pintura hori
XIX. mendeko
faltsutzea dela esan zuen. Metropolitan Museum-eko Europar Pinturako arduradunak Becken baieztapena gezurtatu zuen
[1]
-
-
Noli me tangere
, Museo dell'Opera del Duomo,
Siena
-
-
Lazaroren piztuera
, Kimbell Art Museum,
Fort Worth
,
Texas