Wikipedia, Entziklopedia askea
Dr. Mabuse Der Spieler
Fritz Langek
1922an
sorturiko filma da,
Norbert Jacques
idazlearen eleberrian oinarritua.
Film mutua
da. Lau orduko iraupena du eta bi zatitan banatuta aurkeztu zuten:
- Der große Spieler: Ein Bild der Zeit
- Inferno: Ein Spiel um Menschen unserer Zeit
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Mabuse doktorea gaizkile maltzurra da.
Hipnosian
maisu, karta jokoan arerioei erraz irabazten die; iruzurra ere bizibide du, eta polizia atzetik dabilkio. Edgar Hull gaztea bere biktimetako bat da, Cara Carozza aktoreak limurtuko duena Mabuseren aginduz. Hullek Von Wenck inspektorearengana joko du laguntza eske, baina alferrik, Mabusek Edgar hil egingo du eta. Cara atxilotuko dute, eta ziegan dagoela bere buruaz beste egingo du pozoina hartuz. Bitartean Mabusek Told kondea eta bere ondasunak ditu xede. Wenckek ez du etsiko eta Mabuse jazarriko du; harrapatu, ordea, ez.