Dorothea Lange
, sortze izena
Dorothea Margaretta Nutzhorn Lange
(
Hoboken
,
New Jersey
,
1895eko
maiatzaren 26a
-
San Frantzisko
,
Kalifornia
,
1965eko
urriaren 11
)
estatubatuar
argazkilari
eta
fotokazetaria
izan zen. Haren lanik ezagunena
Depresio Handiari
buruzko argazki saila da, Nekazaritza Segurantzaren Administrazioaren aginduz egin zuena. Argazki horiek humanizatu zituzten Depresio Handiaren ondorioak, eta eragin handia izan zuten argazkigintza dokumentalaren garapenean.
[1]
Dorothea Lange
New Jerseyko
Hoboken
hirian jaio zen,
1895eko
maiatzaren 26an; gurasoak, Heinrich eta Johanna, alemaniar jatorrikoak ziren. Zazpi urte zituenean,
poliomielitisa
harrapatu zuen; eritasunaren ondorioz, herbaldurik gelditu zitzaizkion eskuineko hanka eta oina.
New Yorkeko
Wadleigh High School for Girls-en gradua lorturik, argazkilaritza ikasi zuen
Columbia Unibertsitatean
. Ondoren, zenbait argazkilariren estudioetan lan egin zuen, besteak beste
Arnold Genthe
-renean.
1917an
,
Clarence Hudson Whiteren
argazkilaritza eskolan ikasi zuen
[2]
1918an
,
San Frantziskon
kokatu zen eta, denbora luze gabe, argazki estudio arrakastatsu baten jabe bilakatu zen.
1920an
Maynard Dixon
margolariarekin ezkondu eta bi seme izan zituen harekin.
[2]
1920ko hamarkadan
eta
1930ekoaren
hasieran, batez ere erretratuak egin zituen San Frantziskoko goi klasearentzat.
1932an
, ordea, hiriko langabetuen eta lan-protesten argazkiak hasi zen ateratzen. Garai hartako lanik ezagunena
White Angel Jungle
izeneko jantoki sozialean egin zuen.
[3]
[4]
1935ean
, lehenbiziko senarraz dibortziatu eta
Paul Schuster Taylor
ekonomista eta unibertsitate irakaslearekin ezkondu zen. Ondoko bost urtean, elkarrekin lan egin zuten Nekazaritza Segurantzaren Administrazioarentzat, Estatu Batuetako nekazari maizterren eta etorkinen bizimodu miseriazkoa dokumentatzen; Dorotheak argazkiak egiten zituen, eta Paulek elkarrizketak.
1936an
atera zuen bere argazkirik ezagunena,
Ama etorkina
(
Migrant Mother
),
Depresio Handiaren
sinbolo bihurtu zena.
1941ean
, Guggenheim Fellowship-en dirulaguntza bat jaso zuen.
[2]
[5]
1942-1945 bitartean, War Relocation Authority-rentzat aritu zen lanean, eta xehero-xehero dokumentatu zuen japoniar jatorriko estatubatuarren bortxazko lekualdatzea eta espetxeratzea. Izan ere,
Pearl Harborreko erasoaren
ostean, milaka japoniar-estatubatuarrek utzi behar izan zituzten beren etxe, denda eta landetxeak, eta
kontzentrazio esparrutan
sartuak izan ziren.
[6]
Armadarekin oso kritikoak zirenez gero, ehunka argazki konfiskatu zizkioten eta ezin izan ziren denbora luzean ikusi.
[7]
1945ean
, San Frantziskoko Konferentzia dokumentatu zuen Gerra Informazioko Bulegoarentzat.
[2]
1940ko hamarkadaren
erdialdetik aurrera, haren osasuna makalduz joan zen. Hala ere, lanean segitu zuen.
1952an
,
Aperture
aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen.
Life
aldizkariarentzat ere egin zituen
argazki sail batzuk,
Utah
,
Irlanda
eta
Death Valleyn
besteak beste.
"Egun batean, argazkilaria izango nintzela erabaki nuen. Jendearen argazki xumeak egingo nituzke, ezagutzen nituen pertsonengandik hasita. Ez nuen inoiz kamerarik izan, baina hori zen egin nahi nuena ". Dorothea Langeren asmoen adierazpen oso bat da, 1964ko elkarrizketa batetik ateratakoa, minbizi batek bere bizitza amaitu baino urtebete bat lehenago.
[8]
1965eko
urriaren 11n hil zen,
hestegorriko minbiziak
jota.
[2]
![](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c8/Ambox_notice.png/12px-Ambox_notice.png) |
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
|