Dorothea Lynde Dix
,
Dorothea Dix
moduan ezaguna (
1802ko
apirilaren 4a
-
1887ko
uztailaren 17a
)
gaixotasun mentalak
zituzten pertsona etxegabeen alde egin zuen
aktibista
estatubatuarra izan zen. Bere presio lanari esker gaixotasun mentalak zituzten pertsonentzako lehen babes-etxeak sortu ziren
Ameriketako Estatu Batuetan
.
Gerra Zibilean
erizain moduan aritu zen armadan.
Maineko
Hampden
herrian jaio eta lehen urteak
Massachusetts
-eko
Worcester
-en pasa zituen. Joseph Dix eta Mary Bigelow-ren alaba zen, hiru seme-alabetan zaharrena. Hamabi urte zituenean bere amona Dorothea Lynde (Dr Elijah Dix-en emaztea)
[1]
dirudunarengana jo zuen babes bila,
Bostonera
, guraso alkoholiko eta aitaren gehiegikeriengandik ihesi.
1821
ean Dixek eskola bat ireki zuen Bostonen, izen oneko familien babespean. Pixka bat beranduago baliabide ekonomikorik ez zuten haurrei ere irakasten hasi zen bere amonaren mandio kanpoan, baina ez zuen batere osasun onik
[2]
. 1824tik 1830era batez ere deboziozko liburuak eta umeentzako istorioak idatzi zituen.
Osasun arazoengatik eskola bertan behera utzi behar izan zuen eta Dr. W. E. Channing-en familiarentzako etxe-irakasle gisa hasi zen lanean. Familia honentzat lanean ari zela
Saint Croixera
bidaiatu zuen eta bertan ikusi zuen lehen aldiz
esklabotza
munduko gaitz izugarri moduan
[2]
. 1831ean neskentzako eskola bat ireki zuen Bostonen, 1836 arte arduratu zen eskola honetaz, bere osasunak beste okerraldi bat izan zuen arte
[1]
.
Bere osasun arazoak hobetzeko helburuarekin Europara bidaiatzeko gomendioa egin zion medikuak. Bertan zegoela, gaixotasun mentalak zituen pertsonen eskubideen alde lanean hasteko bultzada eman zion jendearekin elkartu zen. Pertsona hauek
Elizabeth Fry
,
Samuel Tuke
eta
William Rathbone
izan ziren, Europan zehar bidaiatzen aritu zenean elkarrekin bizitu ziren.
[3]
Sendabide baten esperantzari jarraika, 1836an
Ingalaterrara
bidaiatu zuen eta bertan
Rathbone familiarekin
elkartu zen. Hauek, Greenbankera gonbidatu zuten,
Liverpoolen
zeukaten aintzinako mansiora. Rathbone familiakoak
kuakeroak
ziren.
Greenbanken, gobernuak jendartearen ongizatea bermatzeko paper aktiboa izan beharko lukeela defendatzen zuten gizon eta emakume taldea ezagutu zuen Dixek. Zentzu horretan,
Britainia Handian
gaixotasun mentalak zituzten pertsonen zaintzarako erreformaren alde lanean ari zen mugimendua ere ezagutu zuen. Mugimendu horretako kideak ikerketa sakonak egiten ari ziren zoroetxe eta asiloetan, hortik ateratako ondorioak
Komunen Ganberara
bideratutako informeetan publikatuz.
Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zenean, 1840-41ean, Dixek estatu mailako ikerketa bat egin zuen Massachusettseko gaixo mentalek jasotzen zuten zaintza aztertuz. Kasu gehienetan, bere burua zaindu ezin zuten edo hori egin zezaketen lagun eta familiarrik ez zuten pertsonak zaintzeko herriko jendea kontratatzen zuen herriak berak. Erregulaziorik eta behar adina funtsik gabe, sistema honek abusu orokortua zekarren ondorio moduan. Dixek ondorioak publikatu zituen eta egin zuen presioaren ondorioz
Worcester-eko
ospitale psikiatrikoa zabaltzeko lege proiektua onartu zen
[4]
.
Ondorengo urteetan, Dix AEBetan zehar ibili zen, lekuan lekuko egoera ezagutu, aztertu eta dokumentatuz eta gaixotasun mentalak zituztenen bizi baldintzak hobetzeko lege erreformak sustatuz.
1854tik 1856ra
Eskoziako
ospitale psikiatrikoetako egoera ere aztertu zuen eta ikusi zuen oso baldintza txarretan zeudela hauek ere. 1857an, urtetan zehar gogor lan egin ondoren, azkenean onartu ziren erreforma legeak.
[5]
Antzerako proiektu bat ere garatu zuen
Anglo-normandiar uharteetan
eta bere lana Europan zehar zabaltzen jarraitu zuen,
Erromako
asiloetara ere iritsiz.
[5]
Bertan ikusi zituen tratu txarren ondorioz Dixek bilera eskatu zuen
Pio IX.arekin
. Aita Santuak Dixek esandakoak entzun zituen eta pertsonalki bisitatu zituen asiloak, bertan ikusitakoarekin zur eta lur geratu zelarik; eskerrak eman zizkion Dixi, egindako lan guztiagatik.
[5]
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean
Dix
Batasuneko Ejerzitoko
Erizainen Superintendente izendatu zuten,
Elizabeth Blackwell
medikuaren ordez.
Erizain izan nahi zutenek bete beharreko baldintza batzuk zehaztu zituen Dixek. Boluntarioek 35-50 urte izan behar zuten eta itxura apala. Soineko beltz edo marroiak jazteko eskatzen zitzaien, inolako osagarri, bitxi eta kosmetikorik gabe. Modu honetan, gizonek esplotatuko zituzten emakume erakargarri eta ahulak ospitaleetara bidaltzea ekidin nahi zuen.
Gerran egin zuen lanagatik oso emakume errespetatua izan zen. Bere dedikazioa erabatekoa izan zen, gerra aurretik egiten zuen lana bertan behera utzi zuen guztiz, gerran buru-belarri aritzeko. Eta gerra amaitu zenean emandako zerbitzu guzti hori modu formal batean aitortu eta eskertu zioten.
Gerraren amaieran,
Monroeko Gotorlekuan
hildako soldaduen omenezko monumentu nazionala eraiki ahal izateko diru bilketa egiten lagundu zuen. Horren ondoren, Gerraren aurretik egiten zuen lanari ekin zion berriz ere.