Donetskeko Herri Errepublika
(
errusieraz
Доне?цкая наро?дная респу?блика
)
Errusiako
errepublika
bat da, nazioartean
Ukrainako
partetzat jotzen den lurralde bat duena.
2014ko
apirilaren 7an
Ukrainatik independentzia aldarrikatu zuen, eta 2022ko irailean Errusiako errepublika bilakatu zen.
Donetsk
da hiriburua eta hiri nagusia.
Denis Puxilin
da estatuburua
2018tik
.
[1]
2010eko
otsailean,
Viktor Janukovitx
, errusiazalea eta sortzez
Donetskeko oblastekoa
,
Ukrainako
presidente hautatu zuten.
2013ko
azaroan, haren aurkako
Euromaidan
protestak hasi ziren, eta,
2014ko
otsailaren 22an, kargugabetua izan zen.
[2]
Ordutik aurrera,
errusiazaleen protestak
piztu ziren herrialdearen hegoaldean eta ekialdean.
2014ko apirilaren 6an, errusiazaleek manifestazio jendetsuak egin zituzten
Donetsken
eta ekialdeko Ukrainako hiri nagusietan; barrikadak jarri zituzten karriketan, eta zenbait eraikin ofizial hartu. Donetsken, eskualdeko gobernuaren egoitza okupatu ondoren, legebiltzar bat osatu zuten eta eskualdearen burujabetza aldarrikatu.
[3]
2014ko maiatzaren 11n, errebeldeek antolatutako erreferendumean independentziaren aldeko hautuak garaipen zabala lortu zuen. Horren ostean,
Krimearen
ereduari jarraiki, independendentzia adierazi eta errepublikak Errusian sartzeko eskatu zuen.
Luhanskeko Herri Errepublikak
ere independentzia adierazi zuen. Mendebaldeak ez zion inolako zilegitasunik onartu erreferendumari.
[4]
2014ko apiriletik
2015eko
otsailera arte, bai Donetsken, bai Luhansken, elkarren aurka borrokatu ziren Ukrainako armada eta Errusiaren babesa zuten manifestari errusiazaleak, tartean zenbait
su-eten
adostu zituzten arren. 2014ko uztailaren 17an,
misil batek Malaysia Airlinesen hegazkin komertzial bat bota zuen
, eta 298 hildako eragin zituen.
[5]
2015eko otsailaren 12an, Errusiak eta Ukrainak
Minsk II
akordioa sinatu zuten. Haren bidez, su-etena ezarri zen Donetskeko eta Luhanskeko eremu jakin batzuetan, baina hainbat eskualdetan borrokek jarraitu zuten.
[5]
- ↑
Iribar, Mikel O..
Putinek Donetsken eta Luhansken independentzia aitortu du.
Berria
, 2022ko otsailak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-2-23)
.
- ↑
Velte, Samara.
Viktor Janukovitx kargutik kentzea onartu du Ukrainako Parlamentuak.
Berria
, 2014ko otsailak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-2-24)
.
- ↑
Rodriguez, Mikel.
Donetsken burujabetza aldarrikatu, eta babesa eskatu diote Errusiari.
Berria
, 2014ko apirilak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-2-24)
.
- ↑
Rodriguez, Mikel.
Krimeari jarraitu nahi diote.
Berria
, 2014ko maiatzak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-2-24)
.
- ↑
a
b
Ostolaza, Paulo.
Donbassko azken gertakariak ulertzeko kronologia.
Berria
, 2022ko otsailak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-2-25)
.