Domingo Egana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domingo Egana

Bizitza
Jaiotza Getaria 1815eko otsailaren 24a
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Aldatz 1876ko otsailaren 25a  (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua landa-mariskal
Parte hartutako gatazkak Lehen Karlistaldia
Matiner-en Gerra
Bigarren Karlistaldia

Domingo Egana Erkizia ( Getaria , Gipuzkoa , 1815eko otsailaren 24a - Orreaga , Nafarroa , 1876ko otsailaren 25a [1] ) gipuzkoar buruzagi karlista izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hiru karlistaldietan hartu zuen parte. Bi aldiz zauritu zuten lehenean ; komandante izan zen Oriamendiko guduan eta Getariako herria hartu zuen. Bergarako Besarkadaren ondoren (1839), Mexikora jo eta hamar urte geroago itzuli zen, Bigarren Karlistadan (1849). Gipuzkoan sartu zen, Irundik , 150 karlistekin batera, baina matxinada hark Euskal Herrian biderik ez zuela ikusirik, Mexikora jo zuen berriro. Karlos VII.a Espainiara itzuli zenean (1872ko uztailean, Hirugarren Karlistaldiaren hasieran), Eganak Mexiko utzi eta Don Karlosen agindupean jarri zen berriro. Erregeak Gipuzkoako Komandantzia Nagusiko ardura eman zion. Gerra amaieran karlista-iheslari batzuek hil zuten Orreagan [2] , antza ihesean ari zirela leporatzeagatik.

Euskara [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hil baino urtebete edo bi lehenagoko haren   adierazpen batzuk jasotzen dituen idazki bat gordetzen da , [3] non orduko egoeraren eta gertakarien gainean sutsuki diharduen. Honela amaitzen da:

Guipuzcoatarrac: ¡Viva Religioa! ¡Viva Espania! ¡Viva Carlos VII.na! ¡Viva gure Fueroac! Zuen buruzari edo Comandante Generala. Domingo Egana"


Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]