한국   대만   중국   일본 
Dom Campistron - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Dom Campistron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dom Campistron
Bizitza
Jaiotza Aldude , 1994 (29/30 urte)
Herrialdea   Nafarroa Beherea , Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea

cargocollective.com…
Instagram: dom.campistron Youtube: UCJLImXONymtiTx-VB_pWvfA Edit the value on Wikidata

Dom Campistron ( Aldude , Nafarroa Beherea , 1994 ) euskal ilustratzaile grafiko eta marrazkilaria da. [1]

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Campistron Alduden jaio eta bizi da. Ilustratzaile izateko prestakuntza bidean Paris en eta Glasgown ( Eskozia ) bizi izan da. 2021. urtean hitzez nahiz marrazkiz osatua den ‘Bekatorosak’ liburu grafikoa argitaratu du. Bertan zazpi maitasun eta borroka istorioren lekukotza eta aitortza bildu ditu homofobia ren aurkako aldarri den liburu honetan. Horretarako 2019ko udan Nafarroa Behereko hainbat herri txikitako zazpi lagun elkarrizketatu zituen. [2] [3] Liburura ekarri ditu haien borrokak, bakartasuna ren mina eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, baita beren maitasun istorioak, elkartasun eta itxaropenak ere. [4] Liburuan behe-nafarrera ren eta euskara batu aren arteko uztarketa-lana nabari da. [3] Senide batek Domi eta haren neska-lagunari buruz hizketan ≪bekatorosa batzuk sartu dira etxean≫ esan omen zuen eta hortik dator obraren izenburua. [2]

Nolako liburuak sortzen ditugun, nolako argazkiak, nolako artea... arma bat izan daitezke homofobiaren eta beste hainbat gauzen kontra borrokatzeko. (Dom Campistron) [3]

Argitalpenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Dokumentalak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Dom Campistron - Jakin.eus≫ www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-26) .
  2. a b ≪‘Bekatorosak’ liburu grafikoa aurkeztu du Dom Campistronek, homofobiaren aurkako aldarria≫ naiz: 2021-04-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14) .
  3. a b c Irizar, Itziar Ugarte. ≪Bekatarien boteretzea≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-14) .
  4. ≪'Bekatorosak'≫ www.kulturklik.euskadi.eus 2021-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14) .
  5. BEKATOROSAK | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2021-04-14) .
  6. ≪'Aske izan koloretan' aniztasuna irudikatzen duen ipuina aurkeztu dute - Araba≫ Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-21) .
  7. ‘Loreak belaunetan’ ? Lanartea. (Noiz kontsultatua: 2023-01-21) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]