Dolors Monserda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dolors Monserda

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Dolors Monserda i Vidal
Jaiotza Bartzelona 1845eko uztailaren 10a
Herrialdea   Katalunia
Heriotza Bartzelona 1919ko martxoaren 31  (73 urte)
Hobiratze lekua Montjuiceko hilerria
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea , poeta , saiakeragilea , kontatzailea eta antzerkigilea
Izengoitia(k) Dolors Monserda de Macia
Genero artistikoa antzerkia
olerkigintza

Dolors Monserda i Vidal [1] ( Bartzelona , 1845eko uztailaren 10a Ibid. , 1919ko martxoaren 31 ) [2] Kataluniako idazlea , poeta, ipuin kontalaria , antzerkigilea , saiogilea eta artikulugilea izan zen. 1909an Lore Jokoen burua izan zen, ardura hori hartu zuen lehen emakumea izanik. Emakumeen egoera hobetzeko izan zuen konpromisoagatik nabarmendu zen. Maria Josefa Massanes eta Carme Karr-ekin batera, Kataluniako feminismoaren aitzindarietako bat da. Feminista terminoa onartzen du, baina nazioarteko feminismoaren oinarri sekularrak arbuiatzen ditu eta kutsu kontserbadoreko erreformismo katoliko eta nazionalista defendatzen du. [3] [4] Dolors Monserda de Macia izenarekin sinatu ohi zuen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bartzelonan jaio zen, Paja kalean. [3] Bere gurasoak Beatriz Vidal eta Jose Monserda liburu-koadernatzailea izan ziren; familiaren egoera ekonomiko erosoari esker, bere garaiko emakumeen artean ohikoa ez zen prestakuntza akademiko zaindua eskuratu ahal izan zuen. [5]

Dolors hiru urterekin sartu zen eskolan, eta gainera, bere heziketa osatzeko aukera izan zuen aitaren dendaostean izaten ziren solasaldietan, bertara joaten baitziren garai hartako mugimendu ilustratu eta aurrerakoiarekin loturiko hainbat pertsonaia, hala nola Anselmo Clave , Mila eta Fontanals , Frederic Soler. , Narciso Monturiol , Antoni de Bofarull eta Victor Balaguer, besteak beste. [3]

Monserda Anselmo Claverengandik gertu sentitu zen bereziki, langile klasearen alde egiten zuen lanagatik, bere gizarte ekintzaren sentimendua markatuko duen adibidea izanik. Gainera, konbentzituta zegoen arteak gizarte hobekuntzarako tresna gisa duen gaitasunaz ere. Clavek berak aukera eman zion 1862an bere lehen poemak argitaratzeko zuzentzen zuen Eco de Euterpe aldizkarian. [6]

Urte horretan bertan aita hil zen. Handik aurrera amak atera zuen aurrera familia jostun lana eginez.

Monserda Madame de Saint Paulen lehen ikasleetako bat izan zen, Bartzelonan finkatu zen frantseseko lehen irakasle diplomaduna, hain zuzen.

Idazlea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bere ekoizpen poetikoa 1870ean hasi zen Montserrateko monasteriora igo zenean. Monasterioko albumean "A Maria Verge de Montserrat" poema idatzi zuen. Handik aurrera produkzio poetikoari gogotsu ekingo zion, eta Bartzelonako Lore Jokoetan ez ezik nazioarteko poesia lehiaketetan ere nabarmendu zen. Senarrak kontra egin bazuen ere, Monserdak tinko jarraitu zuen literatur bokazioan. [5]

Antzerkia ere hasieratik jorratu zuen genero literarioetako bat izan zen. Romea antzokian Sembrad i cogereis (1874) eta Teresa o un jorn de prova (1876) estreinatu zituen, baina, generoa utzita, ez zuen berriro antzezlanik egin 1913an Amor mana lana idatzi zuen arte. Lan hori ez zen inoiz antzeztu eta 1930ean argitaratu zen, Quiteria eleberriaren liburuki berean.

Artikulugile ezaguna ere izan zen. 1875era arte gaztelaniaz idazten zuen, eta handik aurrera, katalanez . Era berean, bere jatorrizko abizenaren "c" ere aldatu zuen ("Moncerda" ) katalanezko "s" bihurtzeko, eta horrela, letren historian "Monserda" abizenarekin izango zen ezaguna . [5]

Saiakera , eleberria eta poesia idatzi zituen. [7] Lore Jokoetako 37 deialditan parte hartu zuen [5] , eta 1878, 1882 eta 1891ko sariak lortu zituen. 1909an Lore Jokoak zuzendu zituen lehen emakumea izan zen.

Dolorsen zenbait obra, batez ere poetikoak, beste hizkuntza batzuetara itzuli ziren, besteak beste, alemanera, bulgarierara edo suedierara. [5]

Bere lehen eleberria La Montserrat (1893) izan zen; baina La fabricanta -rekin (1904) iritsiko zen gailurrera nobelagile gisa. Hamabost kapituluko nobela horretan, Antonietaren ibilbidea azaltzen du, bere inteligentzia eta esfortzuari esker jendartean lortzen duen maila-igoera erakutsiz, protagonista Ciutat Vellako pisutik Eixample auzora bizitzera joango baita, garaiko Bartzelonako burgesia finkatu zen tokira. Monserdak nobelan zehar hirian bizi zen garaiko gizartearen ohiturak erretratatzen ditu, eta, aldi berean, emakumeen egoera eta aurrera egiteko borroka azpimarratzen ditu.

Bestalde, prentsan kolaboratzaile izan zen. Hasieran, Diari Catala-ko Modas y Labors gehigarriaz arduratu zen; geroago, La Renaixenca (Berpizkundea) egunkarian kolaboratu zuen hainbat artikulu idatziz, haien artean "La veritat sobre l'Exposicio Universal" (Erakusketa Unibertsalari buruzko egia), "Les senyores i el lliurecanvi" (Jaunak eta merkataritza askea -1888), " Les victimas del treball " (Lanaren biktimak - 1882) eta " Lo restobliment del divorci a Franca " (Dibortzioaren berrezapena Frantzian - 1884). La veu de Catalunya (Kataluniaren ahotsa) egunkarian ere parte hartu zuen, eta baita Ofrena (Eskaintza), La Gramalla (Tunika), Or y Grana (Urre eta gorrimina) eta Feminal (Femeninoa) aldizkarietan.

Monserdak Maria Josefa Massanes idazle feminista lagun handia izan zuen, eta 1915ean haren biografia argitaratu zuen.

Aktibismo soziala [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Monserda-k ondo ezagutzen zuen atzerriko literatur ekoizpena, eta Ingalaterra, Frantzia eta Estatu Batuetako sufragisten mugimenduaren eta eskaeren berri izan zuen. Horrez gain, bere idazkiek garaiko emakume burgesengan izan zezaketen eraginaz ere jabetu zen; horregatik, bere eleberrietan ingurune ezagunak agertzen ziren, eta irakurleak, bertan, aplika zitzakeen jokabide ereduak aurkitzen zituen. [3]

Urteak joan ahala, Monserdaren protagonismoak gora egingo du, bai kultura eremuetan, literaturan lorturiko prestigioagatik, baita baita arlo sozialean ere. Senarra hil ondoren, bere saioetan eta prosazko lanetan arazo problematikoagoak agertzen hasi ziren, hala nola, emakumeen heziketa, kolonietako esklabotza , langileen lan baldintzak, Kataluniako burgesiaren endekapen morala eta bere inguruko klase ertainari eragiten zion krisi ekonomikoa. [5] [8] Carme Karr eta Maria Josefa Massanesekin batera, Kataluniako feminismoaren aitzindaritzat hartu ohi da. [9]

Obreres de l'Agulla patronatua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Dolors Monserdaren hilobia, Montjuic-eko hilerrian

1910. urtean Obreres de l'Agulla (l'Agullako Emakume Langileak) Patronatua sortu zuen jostunen bizimodua hobetzeko asmoz, garai hartako lan sektorerik deprimituenetako bat baitzen. Bere helburua betetzeko, Patronatuak zenbait zerbitzu eskaintzen zituen, hala nola, lan poltsa, doako laguntza medikoa edo hariak edo arropa fabrikako prezioan. Patronatuak lana ematen zien jostunei, josteko materialen kooperatiba gisa funtzionatzen zuen eta neskak trebatzen zituen jantzigintzan . Horrez gain, langile kideei laguntza ematen zitzaien edozein gestio edo kontsultatan. Patronatuak Laguarda gotzainaren eta Aita Jose Ildefonso Gatellen laguntza izan zuen, eta Bartzelonako Montcada kaleko moja frantziskotarren egoitzan zegoen. [10]

Patronatuaren lana Erosleen Ligak osatzen zuen. Elkarte horrek emakumeak sentsibilizatzen saiatzen zen erosi ez zezaten langileen esplotazioaz ekoitziriko produktuak saltzen zituzten establezimenduetan. Horretarako, zerrenda zuriak argitaratu zituzten. Dolorsek zenbait hitzalditan azaldu zuen lan hau, eta geroago Maria Gloria (1917) nobelan. [11]

2016an Tasques socials. Recull d'articles, notes rurals i conferences (Zeregin sozialak. Artikulu, landa-oharrak eta hitzaldiak) argitaratu zen. Bertan bere hitzaldi eta artikulu esanguratsuenak biltzen dira.

1919ko apirilaren 1ean hil zen, 73 urte zituela, langile gatazka betean, Bartzelonan apirilaren 14ra arte amaituko ez zen greba orokorra gertatzen ari baitzen. [3]

Dolors Monserdaren feminismoa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1907an 62 urte zituela, El feminisme a Catalunya [8] (Feminismoa Katalunian) argitaratu zuen. Bertan, praktika erlijiosoa eta jakintza demokratiko zuzena lotzen zituen. Carles Lindin-ek dioenez, ≪(Monserdak) Jorratzen duen feminismoa demokraziaren (ordena soziala) eta kristautasunaren (ordena morala) fruitua da≫. [6] Bi urte geroago, 1909an, Estudi feminista. Orientacions per a la dona catalana (Ikasketa feminista. Kataluniako emakumearentzeko argibideak) argitaratu zuen . Liburu horretan feminista terminoa erabiltzen du, baina nazioarteko feminismoaren oinarri laikoak baztertzen ditu eta erreformismo katoliko eta nazionalista kontserbadorea defendatzen du. Ideia horietan bat dator Mosen Josep Matasekin, zeinek 1908ko uztailaren 26an Bartzelonako Feminal aldizkarian argitaratutako "Notes on feminisme " (Feminismoari buruzko oharrak) artikuluan, feminismoaren joera desberdinen analisia egiten duen, jarraitu beharreko bide "zuzenak" zehazteko. [3]

Feminismo liberal eta iraultzailearen aurrean, Monserdak bere garaian Katalunian nagusitu zen feminismo kontserbadorearen aldeko jarrera izango du. Zenbait ikerlarik feminismo kontserbadore honen ideologia eta ezaugarriak aztertu dituzte:

Maria Aurelia Capmany- k, adibidez, " El Feminisme a Catalunya " (Feminismoa Katalunian - 1973) liburuan haren ideologia orokorra eta helburuak azaldu zituen. [3]

  1. Defentsarik gabeko emakumea babestea gizonezkoen gehiegikeriaren aurka, edozein dela bere klase soziala .
  2. Emakumeen eginkizun gorena, amaren misioa, zabaltzea eta bere balio soziala goraipatzea.
  3. Emakumeen heziketa fisikoa eta intelektuala sustatzea, bizkarroi jasanezina izaten jarrai ez dezan.
  4. Hezkuntza berritzailearen eraginez desagertzko arriskuan egon litezkeen ezaugarri femeninoak zehaztea eta deskribatzea galdu ez daitezen.
  5. Karrera egokiak sustatzea eta sortzea emakumeentzat, egoera prekarioan bada ere bizimodua atera dezaten, eta, ezkongabe geldituz gero, guraso edo anai-arrebentzako zama handia izan ez daitezen, baina haien menpekotasun morala eta intelektuala desagerrarazi gabe.
  6. Emakume langileak babestea, bere egoera arintzeko eta sindikalismoaren tentazioak ekiditeko.
  7. Emakume langileak elkarte feministetara erakartzea.
  8. Erlijioaren, aurrezkiaren eta apaltasunaren onurak azaltzea.
  9. Kausa feministaren apolitikotasuna aldarrikatzea, borroka politiko eta sozialak gizonezko bizio gisa aurkeztuz.

Maria Eugenia Fernandez Frailek, Espainiako emakumearen historiako ikerlariak, Dolors Monserdaren feminismoaren eta nazionalismoaren arteko erlazioa nabarmentzen du:

≪Kausa nazionalistak Kataluniako burgesiaren emakume asko ?Dolors Monserda edo Francesca Bonnemaison , adibidez? bultzatu zituen azpimarratzera emakumeek duten garrantzia datozen belaunaldiak kultura eta ohitura katalanean sozializatu daitezen, eta ondorioz, sozializazioa burutzeko emakumeen prestakuntza akademiko osorako sarbidea galdegitera; hala ere, onartu egiten zuten gizonezkoak ondarearen eta bizitza politikoaren kudeatzaile bakarra izatea≫. Maria Eugenia Fernandez Fraile [4]

Carles Lindinek "Dolors Monserda i el feminisme" saioan Monserdaren feminismoaren izaera kontserbadorea azaltzen du:

Monserdak uste zuen munduan sortzen ari ziren emakumeen errebindikazio-mugimendu berriek sistema sozialean konfrontazioa eragin zezaketela. Beraz, beharrezkoa zen emakumeen egoera hobetzea, baina apostolutza laiko batetik abiatuta, emakumeak egoera mingarrien eta irregularrenetatik askatuko zituzten asmo onez beteak. Beti ere ezarritako ordena aldatu gabe eta benetako eginkizun femeninoa emakumea eta ama izatea direla ahaztu gabe ≫. Carles Lindin [3]

Monserdak uste zuen emakume burgesaren eginkizuna ?bere ekimen pertsonalaz eta zentro egokiak baliatuta? emakumezko langileak babestea zela, arrazoi humanitario eta moralengatik ez ezik, haien jarreren erradikalizazioa saihesteko ere. Aipatzekoak dira garai horretan, Kataluniako Aste Tragikoan (1909), emakumezkoen parte hartzeari buruz idatziriko artikuluak.

Bizitza pertsonala [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1865ean [3] Eusebi Macia Pujol bitxigile katalanarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten, bederatzi hilabetez hil zen Eusebi (1866), Angelina (1867), Dolors (1869) eta Encarnacion (1872) bost urterekin hil zena. [11] 1904an alargundu zen. [12]

Enric Monserda i Vidal (1850-1926) margolariaren arreba izan zen.

Sariak eta esker onak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hil osteko esker onak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Poesia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Poesies Catalanes , 1888 (Kataluniako olerkiak)
  • Poesiek , 1911 (Olerkiak)

Bartzelonako Lore Jokoetan aurkeztutako olerkiak: [17] [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Qui ets?, (1916, 1917) (Nor da?)
  • He fet be! (Proposits d'enamorats), (1916, 1917) (Ondo egin dut! Maitaleen asmoak)
  • Adeu a la poesia, (1916, 1919) (Adio poesiari)
  • Flors de Natzareth, (1916, 1917, 1919) (Nazareteko loreak)
  • Rondalles i Cancons, (1916, 1919, 1920, 1924) (Ipuinak eta Kantak)
  • El verb de la Patria, (1917) (Aberriaren berba)
  • La nostra Universitat, (1917, 1919) (Gure Unibertsitatea)
  • A la poesia, (1917, 1920) (Poesiari)
  • Del meu dietari d'Anyorances, (1919) (Nire Oroiminen dietariokoak)

Eleberria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • La Montserrat, 1893. (Ed. actual: Madrid, Editorial Bruno, 1994) (Montserrat)
  • La familia Asparo, 1900 (Asparotarrak)
  • La fabricanta, 1904. (Ed. actual: Barcelona, Edicions de l'Eixample, S.A., 1991) (Fabrikatzaile andrea)
  • La Quiteria, 1906 (Quiteria)
  • Del mon, 1908. (Ed. actual: Barcelona, La sal, Edicions de les Dones, 1983) (Mundukoa)
  • No sempre la culpa es d'ella. Novel·la original (Barcelona: Rafols, 1917). (Errua ez da beti harena. Jatorrizko eleberria)
  • Maria-Gloria, 1917
  • Buscant una anima, 1919 (Arima baten bila)

Antzerkia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Sembrad y cogereis, 1874 (Erein eta bilduko duzue)
  • Teresa o un jorn de prova , 1876 (Teresa edo proba eguna)
  • Amor mana , 1913 (Maitasunak agintzen du)

Saiakerak eta literatura kritika [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • El feminisme a Catalunya , 1907 (Feminismoa Katalunian)
  • Estudi feminista , (Orientacions per a la dona catalana) , Bartzelona, Miquel d'Esplugues, 1909 (Ikasketa feminista. Argibideak Kataluniako emakumearentzat)
  • Biografia de Na Josepa Massanes i Dalmau , Bartzelonako Kontseilu Konstituzionala, 1915
  • Tasques socials. Recull d'articles, notes rurals i conferencies. Bartzelona, 1916 (Gizarte zereginak. Artikulu, landa-ohar eta hitzaldien bilduma.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Katalanez) Dolors Monserda i Vidal . Gran enciclopedia catalana. 2021eko urriaren 22an kontsultatua.
  2. (Katalanez) ≪Dolors Monserda i Vidal≫ dbd.vives.org (Diccionari Biografic de Dones) (Noiz kontsultatua: 2021-10-22) .
  3. a b c d e f g h i (Katalanez) Lindin, Carles. ≪ Dolors Monserda i el feminisme ≫ 2021eko urriaren 22an kontsultatua.
  4. a b (Gaztelaniaz) Fernandez Fraile, Maria Eugenia. (2008-12). ≪Historia de las mujeres en Espana: historia de una conquista≫ La aljaba 12: 11?20. ISSN 1669-5704 . (Noiz kontsultatua: 2021-10-22) .
  5. a b c d e f (Gaztelaniaz) Fernandez de Cano, J.R.. ≪Monserda i Vidal de Macia, Dolors (1845-1919). ≫ MCNBiografias.com≫ www.mcnbiografias.com (La web de las biografias) (Noiz kontsultatua: 2021-10-22) .
  6. a b (Katalanez) Lindin, Carles. ≪ Dolors Monserda: primera escriptora catalana feminista? ≫. www.lindin.cat . 2018ko abuztuaren 8an jatorrizkotik artxibatua . 2021eko urriaren 22an kontsultatua.
  7. (Katalanez) ≪ Poemas de Autores en Lengua Catalana - Dolors Monserda i Vidal ≫ Pobladores.com (2013). 2013ko azaroaren 9an jatorrizkotik artxibatua . 2021eko urriaren 22an kontsultatua.
  8. a b (Ingelesez) Bermudez, Silvia; Johnson, Roberta. (2018-01-01). A New History of Iberian Feminisms. University of Toronto Press ISBN 978-1-4875-2008-3 . (Noiz kontsultatua: 2021-10-22) .
  9. (Katalanez) Nadal, Marta. (2018). ≪5 motius per reivindicar Maria Aurelia Capmany des del feminisme≫ Critic (Noiz kontsultatua: 2021-10-22) .
  10. ≪Patronat d’Obreres de l’Agulla | enciclopedia.cat≫ www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2021-10-22) .
  11. a b (Katalanez) Pessarrodona, Marta. (2006). Donasses: primera serie. Edicions Destino ISBN 978-84-9710-085-4 . PMC 68087923 . (Noiz kontsultatua: 2021-10-22) .
  12. ≪Edicion del viernes, 25 noviembre 1904, pagina 1 - Hemeroteca - Lavanguardia.es≫ hemeroteca.lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-22) .
  13. ≪Dolors Monserda, jardi de≫ coneix.sabadell.cat (Noiz kontsultatua: 2021-10-22) .
  14. Carrer de Dolors Monserda - Callejero de Barcelona - Callejero.club ≫. https://callejero.club/barcelona/ . 2021eko urriaren 22an kontsultatua.
  15. Escola Monserda-Santapau. .
  16. (Katalanez) ≪ Dolors Monserda de Macia, Passatge de ≫. 2013ko azaroaren 9an jatorrizkotik artxibatua . 2021eko urriaren 22an kontsultatua.
  17. Archivo Historico de la Ciudad de Barcelona . Fons 6B-Jocs Florals, Serie III-Pliques

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • HORMIGON, Juan Antonio (zuz. ) Autoras en la Historia del Teatro Espanol (1500-1994). (Madril: Publicaciones de la Asociacion de Directores de Escena de Espana, 1996).
  • McNERNEY, Kathleen eta ENRIQUEZ SALAMANCA, Cristina. Double minorities of Spain: A bio-bibliographic guide to woman writers of the Catalan, Galician and Basque countries (New York: Modern Language Association of America, 1994).
  • SIMON PALMER, Carmen. Escritoras espanolas del siglo XIX. Manual biobibliografico (Madril: Castalia, 1991).

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]