Wikipedia, Entziklopedia askea
Django Reinhardt
(
d????o ?en??t
ahoskatua; jaiotzez
Jean-Baptiste Reinhardt
;
Liberchies
,
1910eko
urtarrilaren 23a
-
Fontainebleau
,
1953ko
maiatzaren 16a
) belgikar
jazz
-gitarrista eta musikagilea izan zen. Europako jazz bakarlari ospetsuenetako bat izan zen. Txikitan Frantzia eta Belgika osoan zehar ibili zen eta biolina, gitarra eta
banjoa
jotzen ikasi zuen. 1928an,
sute
baten erruz, bi behatz erabiltzeko gaitasuna galdu zuen, baina hala eta guztiz ere,
gitarra
bikain jotzen jarraitu zuen teknika ezin hobea zuela. 1934an
Quintette du Hot Club
de France
taldea sortu zuen
Stephane Grappellirekin
batera, lehen harizko tresnetako taldea jazzaren historian.
Ijito
jatorria zuen eta askotan ijitoen musikan oinarritu zen musika idazteko. Idatzi zituen lan aipagarrienak:
Dinah
(1934);
Honeysuckle Rose
(1938);
Nuages
(1940);
Improvisation 3
(1943);
Topsy
(1947).