Disko-ekoizle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grabaketa saioa Danimarkan .

Musika-industrian, disko-ekoizle edo musika-ekoizle batek hainbat eginkizun betetzen ditu, hala nola, grabaketa saioak kontrolatzea, musikan hasiberriei laguntzea, musika-interpretatzaileei grabatzeko prozesuan irakastea eta gidatzea, proiektuen ideiak kritikatzea, sormena zuzentzea, grabazioa gainbegiratzea, nahasketak eta masterizazio- prozesua egitea. Horiek izan dira ekoizleen eginkizun nagusietako batzuk soinu-grabazioa sortu zenetik, baina XX.mendearen bigarren erdian, ekoizleek enpresa-rol handiagoa hartu dute.

Musikaren industrian bi ekoizle mota daude: ekoizle exekutiboa eta musika-ekoizlea. Rol desberdinak dituzte; ekoizle exekutiboa proiektuaren finantza-kudeatzailea den bitartean, musika-ekoizlea publikoarentzako musikaz arduratzen dena da. [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]