Wikipedia, Entziklopedia askea
Diptongoa
silaba
bakar batean bata bestearen ondoren dauden bi soinu
bokalikoren
multzoa da. Bokal itxiena erdibokal gisan gauzatzen da diptongoan, laburrago. Teknikoki, diptongo bat bi jomuga ezberdin dituen bokal bat da; hau da, bokala ahoskatzerakoan, mihiaren kokapena aldatzen da.
Euskara batuan eta euskalki askotan, diptongoak beheranzkoak dira. Hau da, diptongoaren bigarren segmentuak ([j] eta [w] erdibokalak), lehenengo elementuak (bokal oso silabagile bat) baino ozentasun maila apalagoa du (adibidez,
aita
,
euskara
…).
Goranzko diptongoak maiz
hiato
gisan egiten dira, bokalak bi silabatan banatuz (adibidez, men.di.a, na.zi.o, bu.ru.a…); hala ere, egon badaude, ekialdeko euskalkietan batik bat:
diat
(/di'at/ nahiz /djat/),
mendian
(/'men'djan/,
burua
(/'bu'ru'a/ nahiz /'bu'ru'ja/)...
Euskarazko digtongoak hauek dira: /ai/ (
ibai
), /ei/ (
hodei
), /oi/ (
lehoi
), /au/ (
gau
), /eu/ (
geure
).