Wikipedia, Entziklopedia askea
Diana Lorena Taurasi
(
Glendale
,
Kalifornia
,
1982ko
ekainaren 11
)
estatubatuar
saskibaloi
jokalari profesionala da,
antolatzaile
postuan aritzen dena
WNBAko
Phoenix Mercury
taldean.
[1]
2004an
aukeratu zuen draft-ean Phoenix Mercuryk, eta rookie onenaren saria jaso zuen urte horretan. WNBAko hiru eraztun (
2007
,
2009
eta
2014
), Olinpiar Jokoetako lau urrezko domina (
2004
,
2008
,
2012
eta
2016
) eta
Munduko hiru Txapelketa
(
2010
, 2014 eta
2018
) irabazi ditu. Gainera, Europako liga indartsuenetan ere jokatu du, Errusian eta Turkian, eta sei aldiz irabazi Euroliga (
2007
, 2008, 2009, 2010,
2013
,
2016
).
2017ko
ekainaren 18an, WNBAren historiako saskiratzailerik onena bilakatu zen. Neurri sexista eta baztertzailea zelakoan, uko egin zion jokalariek arropa estua erabiltzeko
FIBAk
emandako aginduari, eta isunetan 500.000 euro baino gehiago pagatu behar izan zituen horregatik.
Lesbiana
zela jakinarazi zuen, eta
LGTB
kolektiboaren ikusgarritasunaren alde ere lan egin du.
[1]
- Dinamo Mosku (2005-2006)
- Spartak Mosku (2006-2010)
- Fenerbahce (2010-2011)
- Galatasaray (2011-2012)
- UMMC Ekateriburg (2012-2018)
- Phoneix Mercury: hiru WNBA (2007, 2009, 2014)
- Spartak Mosku: Errusiako bi Liga (2007, 2008), lau Euroliga (2007, 2008, 2009, 2010)
- Galatasaray: Turkiako Liga bat (2011), Turkiako Kopa (2012)
- UMMC Ekaterinburg: Errusiako bost Liga (2013, 2014, 2015, 2016, 2017); Errusiako hiru Kopa (2013, 2014, 2017); Euroliga (2013, 2016)
- AEBetako selekzioa: olinpiar txapelduna (2004, 2008, 2012, 2016); munduko txapelduna (2010, 2014, 2018); brontzezko domina Munduko Txapelketan (2006).
- WNBAko jokalari onena (2009)
- WNBAko finaleko jokalari onena bi aldiz (2009, 2014)
- WNBAko saskiratzaile onena bost aldiz (2006, 2008, 2009, 2010, 2011)
- WNBAko bosteko oneneko partaide bederatzi aldiz (2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2013, 2014).
- ↑
a
b
Arratibel Gascon, Ainara.
Eskumuturrik finena.
Berria
, 2017ko ekainak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 7)
.