Denbora galduaren bila
?
Joxe Austin Arrietaren
itzulpenean? edo
Aro galduaren bila
?
Jean-Baptiste Orpustanen
itzulpenean? (jatorrizkoan,
frantsesez
:
A la recherche du temps perdu
)
Marcel Proustek
1908
eta
1922
artean idatzi zuen obra erraldoia da,
Aro Garaikideko
lan klasikotzat hartua, Frantziako literaturaren gailurtzat. Obrak egilearen
memoriak
biltzen ditu, eta hainbat gertaeraren arteko loturak.
Le Monde
egunkariak
XX. mendeko 100 liburu garrantzitsuenen zerrendan
bigarren tokian kokatu zuen.
Obra, bakarra izanda, zazpi atal ditu. Horietatik egilea hil ondoren hiru argitaratu ziren:
[1]
- Du cote de chez Swann
, Grasset argitaletxeak
1913an
argitaratuta. Edizioa egileak berak ordaindu zuen. Bigarren edizioa aldatu egin zen eta
Gallimard argitaletxeak
plazaratu zuen. Euskarazko itzulpenak izenburu desberdinak izan dituzte:
Zuanen etxe aldean
,
Jean-Baptiste Orpustanen
bertsioan, eta
Swann-enetik
Joxe Austin Arrietaren
bertsioan.
- A l'ombre des jeunes filles en fleurs
,
1919
, Gallimard, urte bereko
Goncourt saria
.
- Le Cote de Guermantes
, bi liburuki, Gallimard,
1921
?
1922
. Euskaraz Orpustanek
Guermantes-ko aldea
bezala itzuli du.
- Sodome et Gomorrhe I et II
, Gallimard,
1922
?
1923
.
- La prisonniere
,
1925
. Idazlea hil ondoren argitaratuta.
- Albertine disparue
, baita ere
Le fugitif
bezala ezagututa,
1925
. Idazlea hil ondoren argitaratuta. Euskaraz Orpustanek
Iheslea
bezala itzuli du.
- Le temps retrouve
,
1927
). Idazlea hil ondoren argitaratuta.
Denbora galduaren bila
ez da eleberri ziklo bat, garai hartan egin ohi ziren horietakoak bezala, eleberri bat eta bakarra baizik. Eleberri zirkularra da, nolabait esateko: eleberri bat idatzi nahi duen eta gaitasun ezagatik edo nagikeriagatik egitekoa gerotik gerora luzatzen duen gizon baten haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa eta lehen helduaroaren narrazioa. Eleberriko azken liburuaren bukaeran, oharkabeko memoriaren agerpenez, gizon hura konturatzen da ordua dela idazten hasteko liburua, irakurtzen bukatzen ari garen eleberri horixe, noski. Badago obra honetan beste berezitasun aipagarri bat: sekula ez dugu jakingo protagonistaren izena, ez adina, ez itxura fisikoa. Lehenengo pertsonan hitz egiten du eta bere kontzientziaren zirrikituetatik iragazten du eleberriak ematen duen informazioa.
Handia da ≪ni≫ izengabe hori Marcel Proustekin lotzeko tentazioa, eta kritikariek ere zail izaten dute eleberri hau biografia mozorrotutzat ez hartzeko. Izan ere, Prousten eleberriaren eta bizitza errealaren arteko harremanak konplexu samarrak dira.
Eleberriko gertakizunak denbora bitarte luze bat hartzen du, eta garbi asko ikus daiteke nola aldatzen diren, hitz egiteko moduaz gainera, pertsonaien itxura fisikoa eta pentsatzeko modua ere. Hala beraz, egia da denbora dela eleberriaren protagonista nagusietako bat.
Denbora galduaren bila
, bestalde, ikasketa eleberri bikain bat da, protagonistaren lilurak eta deslilurak kontatzen dituena, bi ziklo handitan egituratuta: munduzaletasunaren zikloa, batetik, eta maitasunarena, bestetik. Munduzaletasuna, edo
esnobismoa
,
XIX. mendeko
eleberrigintzan gehien erabili zen gaietako bat da.
Denbora galduaren bila
n, esnob asko agertzen da, bai burgesen artean bai
noble
en artean, gizarte eskalan gora egiteko irrikaz erreak. Narratzaileak erdeinuz hartzen ditu esnoben pairamenak, baina berak ere beste esnobismo bat pairatzen du: markesak eta dukesak ezagutu nahi ditu kosta ahala kosta.
Proustek berak bere lana fikziozko obratzat har zedin nahi zuen.
[2]
- Narratzailea
- Haren ama eta amona
- Albertine Simonet: neska horren atzean
Alfred Agostinelli
ezkutatzen da. Alfredek 1913 Marcel Prousti lana eskatu zion. Proustek idazkaria eta laguntzailearen lana eman zion.
- Swan, Odette de Crecy eta Gilberte.
- Robert de Saint-Loup (narratzailearen laguna).
- Bloch (narratzailearen adiskidea).
- M. de Charlus Baroia eta Morel, haren amorantea.
- Guermantesen Dukeak.
- Mme Verdurin, berriketakide nagusia.
- M. Brichot, jakintsua.
- M. Norpois,
diplomazialaria
.
Proustek gai unibertsalak azaldu nahi zituen horretarako
XX. mendeko
Frantzaiko goi
burgesiaren
eta
aristokraziaren
ikerketa eginez. Izan ere, haren obrak bere garaiko erreferentziez gainezka dago, bai filosofian baita ere estetikan: