Denbora
(
latinetik
eratorri zen:
tempora
≪denborak, aldiak≫;
ingelesez
:
grammatical tense
) edo
aldia
aditzen
ezaugarrietako bat da, ekintza bat noiz eta nola jazotzen den/jazoko den/jazo zen adierazten duena.
Aldiak oso ezberdinak izan daitezke, baina hiru mota nagusi bereizten dira: orainaldia, lehenaldia eta etorkizuna. Hizkuntza guztiek orainaldia dute; batzuek ez dute etorkizunik eta beste batzuek orainaldia bakarrik dute eta hitz osagarriak erabiltzen dituzte beste aldiak adierazteko, hala nola, ≪bihar≫ edo ≪atzo≫ bezalakoak.
Aldia
flexioaren
bidez edo aditz osagarrien/partikulen bidez adierazten da.
Hizkuntza batzuetako
izenondoek
ere aldiak izan ditzakete, hala nola,
koreerazko
eta
japonierazko
izenondoek; eta
krutxieran
?
hizkuntza eraikian
?
izenordainek
aldiak izan ditzakete.
Hizkuntza bakoitzak aldiak ditu, baina beren moten kopurua ez da berdina hizkuntza guztietan. Hizkuntza batzuek hamar baino aldi gehiago dituzte eta beste batzuek, lehenago esanda bezala, orainaldia bakarrik dute.
Ingelesezko aldien kopurua esanguratsua da (12), baina hainbat ingelesezko aldi gutxitan erabiltzen dira edo idatzizko hizketan bakarrik erabiltzen dira. Flexioaren bidez orainaldi bakuna eta lehenaldi bakuna bakarrik osatzen dira; beste aldiak osatzeko, berriz, aditz osagarriak erabili behar da.
Ingelesak ≪aldien adostasunaren≫ araua du, hau da, esaldiaren zati nagusiko aditza orainaldi edo etorkizunean baldin badago menpean dagoen zatiak edozein aldi izan dezake, baina esaldiaren zati nagusiko aditza lehenaldian baldin badago menpean dagoen zatiak ere lehenaldian egon behar du:
She
said
that Eniisi
lost
his key
≪Eniisik giltza
galtzen duela
esan
zuen
berak≫.
Orainaldi, lehenaldi eta etorkizunaz gainera, ingelesezko aldien azpimota nagusiak honako hauek dira: aldi bakunak, irauten duten aldiak eta aldi perfektuak.
Adibideak:
- I eat
≪Jaten dut (beti / ohi)≫,
He eats
≪Berak jaten du≫ ? orainaldi bakuna;
- I am eating
≪Jaten ari naiz≫ ? irauten duen orainaldia;
- I have eaten the bread and I am not hungry
≪Jan dut / Jan nuen ogia eta (beraz) ez naiz gose≫ ? orainaldi perfektua, hau da, ekintzaren emaitza azpimarratzen da;
- I ate
≪Jan nuen≫ ? lehenaldi bakuna,
- eta besteak.
Irauten duen orainaldia asmoa adierazteko ere erabiltzen da, baina ekintza etorkizunean jazoko dela azpimarratzen da:
I
am going
to Bilbao
≪Bilbora
joango naiz
(baina ez noa oraindik)≫.
Ingelesak, beste
germaniar hizkuntzek
bezala, aditz ≪indartsuak≫ eta ≪indargabeak≫ ditu. ≪Indargabeak≫ lehenaldi bakunean eta aldi perfektuetan berdin aldatzen dira beti (arauaren arabera) eta aditz ≪indartsu≫ bakoitza, berriz, era berezi batean aldatzen da:
I eat
?
I ate
?
I have eaten
,
I take
?
I took
?
I have taken
(≪indartsuak≫);
I destroy
?
I
(
have
)
destroy
ed
,
I clean
?
I
(
have
)
clean
ed
(≪indargabeak≫).
Ingelesezko aditz batzuk ezin da irauten duten aldiekin erabili, adibidez,
see
≪ikusi≫ eta
hear
≪entzun≫, baina
substantibazioa
osatu daiteke hala ere.
Alemanierak
sei aldi ditu ?orainaldi bakuna, lehenaldi bakuna, orainaldi perfektua, lehenaldi perfektua, etorkizun bakuna eta etorkizun perfektua?, baina ahozko hizketan hiru erabiltzen dira nagusiki, hau da, orainaldi bakuna, orainaldi perfektua eta etorkizun bakuna; besteak, berriz, gutxitan agertzen dira gaurko ahozko hizketan.
Ingelesean bezala, orainaldi eta lehenaldi bakunak
flexioaren
bidez osatzen dira bakarrik:
- Ich esse
≪Jaten dut / Jaten ari naiz≫;
- Ich aß
≪Jan nuen / Jaten nuen≫.
Lehenaldi bakuna idatzizko hizketan nagusitzen da eta ahozko hizketan, berriz, horren ordez orainaldi perfektua erabiltzen da beti.
Orainaldi bakuna etorkizunaren ordez erabiltzen da sarri:
Heute
gehen
wir in den Wald am Abend
≪Gaurko arratsean basora
joango gara
≫.
Germaniar hizkuntza denez, alemanierak aditz ≪indartsuak≫ eta ≪indargabeak≫ ditu baita ere.
Errusierak
orainaldi, lehenaldi eta etorkizun bakunak bakarrik ditu, baina aditz bat perfektua edo inperfektua izan daiteke: Я ем
Ja jem
≪Jaten dut / Jaten ari naiz≫ ? Я съем
Ja sjem
≪Jango dut≫ (aditz perfektua), Я буду есть
Ja budu jest'
≪Jango dut≫ (aditz inperfektua, hau da, ≪Jango dut beti≫ edo ekintza horrek iraungo duela adierazten duena). Errusierazko aldi guztiak flexioaren bidez osatzen dira.
Finlandierak
eta
bepsaerak
lau aldi dituzte: orainaldi bakun eta perfektua, baita lehenaldi bakun eta perfektua ere. Aldi perfektuak ahozko hizkuntzan ia ez dira erabiltzen.
Aldi bakunak flexioaren bidez bakarrik osatzen dira:
- Annan
≪Ematen dut≫ (finlandiera),
Andan
≪Ematen dut≫ (bepsaera);
- Annoin
≪Eman dut / Eman nuen≫,
Andoin
≪Eman dut / Eman nuen≫;
- Olen koullut
≪Hil naiz / Hil nintzen≫,
Olen kolnu
≪Hil naiz / Hil nintzen≫ (orainaldi perfektua, ≪izan≫ (
olla
/
olda
) aditzaren bidez osatzen dena).
Hungarieran
orainaldi eta lehenaldi bakunak erabiltzen dira gehienetan. Etorkizun bakuna aditz osagarriaren bidez adierazi daiteke, baina ez da beharrezkoa eta etorkizunaren ordez orainaldia erabiltzen da gehienetan.
Samoera
eta beste
Polinesiako
hizkuntzetan aldiak partikulen bidez osatzen dira beti, partikulak aditzen aurretik jartzen dira:
E
siva le tama
≪Mutilak dantzatzen
du
≫ ?
S?
siva le tama
≪Mutilak dantzatu
zuen
≫.
Groenlandiera
eta
txinera
orainaldi
a bakarrik duten hizkuntzen artean daude.
Krutxierak
?
hizkuntza eraikiak
? hamar baino aldi gehiago ditu eta haien artean gehienak sarritan erabiltzen dira.
Hizkuntza horretan aldiak oso era berezian osatzen dira ?
izenordainak
aldatuz, eta aldi perfektuek ez dute beti ekintza baten emaitza azpimarratzen, ekintza bat amaituta dagoela baizik
[1]
.
Adibidez:
- Rou
fekhla
≪So egiten dut (beti)≫:
rou
≪ni≫,
fekhla
≪begiratu, so egin≫;
- Nai?
fekhla
≪So egiten nuen / So egin nuen (beti lehenago)≫:
nai?
≪ni (lehelandiko forma)≫;
- Roiva
efekhla
≪So egin dut / So egin nuen≫ (orainaldi perfektua):
roiva
≪ni (forma perfektua)≫.