한국   대만   중국   일본 
Definizio - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Definizio

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Definizioak laburra eta zehatza izan behar du.

Definizio a adigai bati dagozkion ezaugarriak formula zehatz baten bidez mugatzen duen esaldia edo azalpen testu laburra da.

Ezaugarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Definizio on batek, batez ere, lehen esaldian mugatu behar du azaldu nahi duen adigaia. Entziklopedietan , lehen esaldi horri testu bat eransten zaio, azaldu nahi den adigaia hobeto azaltzeko.
  • Definizioak laburra izan behar du.
  • Definizioak zehatza izan behar du, definitzen dena antzeko adigaiekin ez nahasteko informazioa eskaini behar da.
  • Definizioan hiperonimoa agertuko da askotan. Adibidez, mahai hitzaren definizioan, altzari hiperonimoa k agertu behar du: gauza edo objektu hitzak ez dira definiziorako nahiko zehatzak.
  • Definizioak definitzen dena bere osotasunean deskribatu behar du: mahai hitzaren definizio egokiak edozein mahaitarako balio behar du.
  • Definizioak definitu nahi duenerako bakarrik balio beharko du, ezin izango du antzeko adigairen bat ere deskribatu .
  • Aditz bat definitzeko, beste aditzen bat erabili beharko da, objektu bat deskribatzeko, hiperonimoa .
  • Hitz askok adiera bat baino gehiago dituzte. Definizioan adiera horien berri eman behar da.
  • Definizioa idazteko sinonimoak erabil daitezke.

Definizio bat idazteko, zer ez da egin behar [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Definizio tautologikoak saihestu behar dira.
  • Definitzen den hitza edo bere eratorriak ez dira definizioan erabili behar. Esate baterako, definizio hitzaren definizioa idazterakoan, ez dugu definitu aditza erabiliko.
  • Definizioan ez da estilo alokutiboa erabili behar. Irakurleari bigarren pertsonaz mintzatzea ez da definizioen estilo txukuna: esate baterako, gosea definitzean, ez da ederra jateko gogoa duzu nean ... bezalako moldea erabiltzea.
  • - enean moldea ere saihestu egin behar da: hots, desegokia da elurra definitzeko, . ..hotz handia egiten du enean ... idaztea.
  • Definizioan ez da zertan adibiderik sartu. Entziklopedietako azalpen testuetan bai, baina definizio labur batean ezin da adibidea definizioan txertatu: ibaia : Nilo edo Amazonas bezalakoak .
  • Sinonimoek beren lekua dute, baina sinonimo huts batek ez du definizio estatusika.

Definizioak idazteko zenbait molde [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • -(e)n + izena (definizio-oina); musa : ...inspirazio iturri dir en izakiak...
  • -en + izena (definizio-oina) + adjektibo; ...lau soka ditu en musika-tresna zaharra...
  • - tako / - riko + izena (definizio-oina); ...bi hidrogeno atomo eta oxigeno atomo batez osatu riko molekula...
  • Esanahi bereko aditza erabiliz: irauli : ... hankaz gora jarri ...
  • - az esaten da.
  • - ri esaten zaio / - ri deitzen zaio .

Definizio bat ebaluatzeko galdera sorta [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Definizioa noraino den txukuna ebaluatzerakoan , BAI erantzuna behar duten galderek definizioa nondik hobetu erakutsiko digute:

  • Definizio horrek nahi dugunaz gain beste zerbait ere definitzeko balio du?
  • Definizio horrek definizio-gaiaren aldaera guztietarako balio du?
  • Alferrikako datuak agertzen dira definizioan?
  • Beharrezko datu guztiak agertzen dira? Nahikoa zehatz da definizioa?
  • Luzeegia da? Laburregia?
  • Ulergaitza?

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]