Google DeepMind
adimen artifiziala
lantzen duen konpainia
ingeles
bat da.
2010
ean
DeepMind Technologies
izenpean sortu zen,
2014
ean ordea,
Googlek
konpainia erostea lortu zuen.
Konpainiak bere esparruan egin dituen aurrerapenen artean, aipatzekoa da bideo-jokoetara jolasten ikasteko gai den neurona-sare bat sortzea lortu duela, sare hau, gizakiek bideo-jokoetara jolasten ikasteko erabiltzen duten metodoa imitatzen saiatzen da.
[1]
Bestalde,''Neural Turing'' makina bat sortzea lortu du, neurona-sare honek kanpo-memoria batera sartezko gaitasuna eduki dezake, Turingen makina arrunt batek bezala, beste hitz batzuetan esanda, giza garunaren epe laburrerako memoria imitatzeko gai den makina bat da.
[2]
2016
. urtean konpainiak ospea dastatu zuen, beraiek garatutako
AlphaGo
programak, lehen aldiz historian,
Go
jokalari profesional bat garaitu baitzuen.
2017
. urtean ordea, programa berdinak,
Ke Jie
, munduko Go jokalaririk onena garaitzea lortu zuen,
[3]
berri hau oso garrantzitsua izan zen adimen artifizialaren garapenak aurrerapauso handia eman zuela ikusi zelako.
2010ean, Demis Hassabis, Shane Legg eta Mustafa Suleymanek
start-up
a sortu zuten.
[4]
[5]
Hassabis eta Legg Londresko Unibertsitate Eskolan (
UCL
) ezagutu ziren lehen aldiz, zehazki, Gatsby
neurozientzia
koputazionalaren unitatean.
[6]
Hortik aurrera Horizons Ventures eta Founders Fund elkarteek hainbat inbertsio egin zituzten konpainiarengan,
[7]
Scott Banister
enpresariarekin batera.
[8]
?
Jaan Tallinn
ere lehenengoetako inbertitzaile eta aholkularia izan zen.
[9]
2014ean, DeepMindek ''Urteko konpainia'' saria jaso zuen Cambridgeko laborategi konputazionalaren eskutik.
[10]
Lehen aipatu dugun bezala, konpainia honek gizakien antzera
bideo-jokoetara
jolasten ikasteko gai zen
neurona-sare
bat sortu zuen,
[1]
Turingen makina
arrunt baten antzera kanpo memoriara sarbidea lortzeko gai den neurona-sare bat sortu zuela ere ezin dugu ahaztu. Azken asmakuntza honek, gizakiaren garunaren epe motzerako memoria imitatzen du.
[2]
2014eko urtarrilaren 26an,
Googlek
DeepMind Teknologiak konpainia erosi zuela iragarri zuen.
[11]
Aipatu behar dugu, erosketa hau 2013an DeepMindek
Facebookekin
salerosketak bukatutzat eman ondoren gertatu zela.
[12]
Googlek DeepMind erosi ondoren, konpainia honek izena aldatu eta
Google DeepMind
izena hartu zuen.
[13]
Gutxi gorabehera, erosketaren prezioa 400
[14]
eta 500 milioi
dolar
ingurukoa izan zen.
[15]
[16]
[17]
[18]
[19]
DeepMindek ordea baldintza bat ezarri zion Googleri erosketa burutu nahi bazuen: adimen artifizialaren etika batzorde bat sortzea.
[20]
Artikulu nagusia:
AlphaGo
2015eko
urrian, AlphaGo izeneko programa batek Europako
Go
jokalari onena garaitzea lortu zuen, haren izena
Fan Hui
zen.
[21]
Egin ziren bost partiduetatik bostak irabazi zituen adimen artifiziala baliatzen zuen programak. Txapelketa hau historikoa izan zen, bai Go jokoarentzat eta baita ere adimen artifizialarentzat, lehen aldia baitzen historian halako programa batek Go jokalari profesional bat garaitzeko gai zela erakusten zuelako.
[22]
Esan beharra dago, adimen artifizialari Go jokoa askoz ere zailagoa egiten zaiola
xakea
bezalako jokoak baino, aipatutako jokoan baino askoz aukera gehiago baitaude mugimendu bakoitza egitean. Hala eta guztiz ere, 2017. urtean AlphaGo programak
Ke Jie
, munduko Go jokalaririk onena garaitzea lortu zuen, halako postuan dagoen Go jokalari bat garaitzen munduko lehen makina bihurtuz.
[23]
[24]