한국   대만   중국   일본 
David Levine - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

David Levine

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Levine
Bizitza
Jaiotza Brooklyn 1926ko abenduaren 20a
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York 2009ko abenduaren 29a  (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza : prostatako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Pratt Institute (en) Itzuli
Tyler School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak karikaturagilea , artista , margolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k) New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
davidlevineart.com

David Levine ( Brooklyn , 1926ko abenduaren 20a - New York , 2009ko abenduaren 29a ) estatubatuar marrazkilaria izan zen. Karikatura landu zuen batez ere. Karikaturetako bere pertsonaiak buru handia eta gorputz txikia izaten dute askotan. Bestalde, pertsonaia horiek objektu batekin irudikatu zituen, haien jardueraren ikur batekin ( Hemingway , esaterako, fusil batekin marraztu zuen). 1963tik aurrera, New York Review of Books aldizkarian aritu zen. Karikaturagile-lanaz gainera, David Levine erretratugile gisa ere aritu zen, baita genero-eszenen marrazkigile gisa ere. David Levinen lanek, Passion at Coney (1970), Cyclon (1973) edo Undressing Publicly (1976) besteak beste, bere inguruko munduari buruz zuen ikuspegia erakusten dute.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]