Dofinerriko Kriteriuma
(
frantsesez
:
Criterium du Dauphine
) (lehen
Dauphine Libere
deitua)
Frantziako
Alpeetan
, antzinako
Dofinerria
edo
Dauphine
probintzian egiten den
txirrindularitza
lasterketa bat da.
1947an
sortu zuen
Georges Cazeneuvek
eta
Le Dauphine Libere
egunkari frantziarrak antolatu, eta
UCI ProTourren
egitarauaren barnean dago (ondoren
UCI World Ranking
.
Plouayko Sari Nagusiarekin
batera, ASOk antolatzen ez zuen maila goreneko txirrindularitza lasterketa bakarra izan zen,
2010eko
urtarrilean
enpresa horrek lasterketa erosi zuen arte.
Dofinerriko Kriteriumak ospe handia du txirrindularitza munduan, bere palmaresak adierazten duen bezala: hor,
Frantziako Tourra
bost aldiz irabazi duten txirrindulari guztiak agertzen dira, baita
Lance Armstrong
ere, Tourra zazpi aldiz lortu zuena ere.
Lance Armstrongek proba horri buruz "Munduko lasterketarik ederrena da, Frantziako Tourraren ondoren" esan zuen.
Dofinerriko Kriteriumak 8 egunean Frantziako hegoaldeko
Rhone-Alpes
eskualdea zeharkatzen du, Alpeetako zonalde batzuk ere bisitatuz. Lasterketa, gehienetan, igande batean hasten da. Asteleheneko eta astearteko etapak, normalean, Frantziako behe mendietan egiten dira, hortik Alpeetako mendateetara joan aurretik. Sarritan, banakako erlojupeko proba luze bat izaten da.
Egutegiko datak eta tokia baliatuz, lasterketako antolatzaileek mendiko etapa bat osatzen dute, hilabete bat geroago antolatzen den Frantziako Tourreko etapa baten antz handia daukana.
Grenoble
, Dauphine eskualdeko hiriburua, askotan izan da etapa baten hasiera edo amaiera. Etapa bat hartu ohi duten hiriak, besteak beste,
Avignon
,
Saint-Etienne
,
Annecy
,
Chambery
,
Gap
,
Lyon
,
Aix-les-Bains
,
Valence
,
Briancon
eta
Vals-les-Bains
izan dira.
Sailkapen orokorreko liderrak elastiko hori bat, marra urdin batekin, jazten du.
1948an, mendiko sailkapena sortu zen, gaur egun puntukako maillot batekin nabarmentzen dena.
1955etik aurrera, puntukako sailkapeneko liderra, elastiko berdez nabarmentzen da.
Oharra:
Lance Armstrongek
,
dopina
zela eta, 2002 eta 2003 ekitaldietako garaipenak eta 2000ko hirugarren galdu zuen. Era berean,
Levi Leipheimerrek
2006ko ekitaldiko garaipena eta 2005eko hirugarrena ere galdu zituen.
- ↑
[1]
,
cyclingnews.com
.