Dachauko kontzentrazio esparrua
(
alemanez
:
Konzentrationslager Dachau
)
kontzentrazio esparru
bat izan zen, naziek
1938an
,
Dachau
(
Bavaria
) herritik hurbil 1933an eratu zutena.
Kontzentrazio esparrua erabiltzen ez zen bolbora-fabrika baten gainean eraiki zuten, eta instalazio nagusiak 1933ko martxoaren 21ean amaitu zituzten. Hurrengo egunean esparrua, lehenengo presoak- 150
komunista
eta
sozialdemokrata
- sartu zituzten..
[1]
Hasiera batean, tokiko
SAk
eta
SSek
kudeatu zuten, eta 1934tik SSren agintaritzapean egon zen. Zigor izugarri krudelen agertokia izan zen, eta esparru-sistema ordenatu eta eraginkorraren eredu izan zen. Bere kudeatzaile nagusia,
Theodor Eicke
,
Heinrich Himmler
berak izendatua, presoak Estatuaren etsai infrahumanotzat jotzearen eta
juduei
emandako tratamendu bereziaren arduraduna izan zen, ikuspuntu fisiko eta psikologikotik zigor suntsitzaile gisa. Dachaun ehunka esperimentu mediko ilegal eta anker ere egin zituzten.
[2]
Esparrua 1933ko martxoaren 22tik 1945eko apirilaren 29an askatu zuten arte irekita egon zen.
Auschwitzeko
kontzentrazio-esparru handienarekin batera, Dachau nazien kontzentrazio-esparru ezagunenetako bat da, eta, urtero, hainbat bisitari izate ditu.