Wikipedia, Entziklopedia askea
Cop Land
(
euskaraz
Polizia Lurraldea
)
1997ko
James Mangold
estatubatuar
zinema zuzendariaren
polizia
thriller
filma bat da.
Sylvester Stallone
,
Harvey Keitel
,
Ray Liotta
,
Robert De Niro
,
Peter Berg
,
Janeane Garofalo
,
Robert Patrick
,
Michael Rapaport
eta
Annabella Sciorra
aktoreek antzeztu zuten.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Babitch (
Michael Rapaport
)
New York
hiriko polizia gauero bezala
New Jerseyko
Garrison udalerrian dagoen bere etxeruntz autoz doa, baina honakoan bi gizonek eerasotuko dute. Haiek atzematen saiatzean, bi gizonek ustez pistolaz apuntatu egingo dute, Babitchek halabeharrez tiro egin eta biak hilko ditu. Berehala, gertakaria jazo den zubia poliziaz josiko da, hildako bi gizonek inolako pistolarik ez zeramatela ikusiko dutelarik. Garrisongo sheriffak (
Sylvester Stallone
) kasu honekiko ardura osoa du, udalerriaren mugen barnean gertatu baita, baina udalerri horren berezitasun nagusia biztanle ia guztiak New York hirian lan egiteen duten poliziak direla da, eta hauek bere kaxaz, eta maiz legez kanpo, jardutea eta elkarren arteko trapu zaharrak ezkutatzen gaizki ohituta daude, horregatik heuren lankidea kasu honetan nola edo hala errugabetu nahi dute. Kasua herrialde osoko hedabideetan agertu denez, poliziaren barne ikerketa saileko arduradunak (
Robert de Niro
) ere esku sartzea beste konponbiderik ez du izango.