Wikipedia, Entziklopedia askea
Colin Steele McRae
(
Lanark
,
1968ko
abuztuaren 5a
-
ibidem
,
2007ko
irailaren 15a
) eskoziar auto gidaria izan zen.
Munduko Rally Txapelketa
irabazi zuen 1995ean.
1991n eta 1992an Britainia Handiko Rally Txapelketa irabazi zuen. 1987an egin zuen lehen lasterketa Munduko Txapelketan, Vauxhall Nova bat gidatzen,
Suediako Rallyan
. 1993tik 1996ra Subaru taldeko gidaria izan zen. 146 rallyetan lehiatu zen eta 25 garaipen lortu zituen. 1995ean munduko txapelketa lortu zuen eta taldeari munduko hiru titulu lortzen lagundu zion (1995, 1996 eta 1997). Bere azken garaipena 2002ko
Safari Rallyan
izan zen eta bere azken parte hartzea 2006ko
Turkiako Rallyan
.
2007ko irailaren 15ean hil zen, helikoptero istripu batean, Johnny semearekin eta bi lagunekin batera.