Club Joventut de Badalona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Joventut Badalona
Ligak ACB
Sorrera 1930
Historia Penya Spirit of Badalona
(1930?1939)
Club Joventut de Badalona
(1939?gaur egun)
Bazkideak 6.700 inguru
Pabiloia Palau Olimpic
(12.500 leku)
Kokapena Badalona , katalunia
Taldearen koloreak Berdea, beltza, zilarra, zuria
                   
Lehendakaria Juan Antonio Morales
Entrenatzailea Carles Duran
Txapelketak 1 Euroleague
1 ULEB kopa
1 EuroChallenge
2 Kora? Kopa
4 ACB Liga
8 Espainiako kopa
2 Espainiako Superkopa
11 Kataluniako saskibaloi liga
Webgunea joventutbadalona.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan


Club Joventut de Badalona, S.A.D. (katalanez ?k?ub ?uβ?n?tud b?ð???on? ahoskatua) saskibaloi talde kataluniarra da, 1930ean Badalonan ( Bartzelona ) sortutakoa "Penya Spirit of Badalona" izenarekin. Ordutik, "La Penya" izen herrikoia hartu zuen.

1960ko hamarkadaren amaieratik 1970ekoaren amaierara eta 1990ekoa bereziki izan dira aro historikorik emankorrenak, izan ere 1994an bihurtu zen lehenengo talde kataluniarra Europako txapelketa nagusia irabazten. Azken urteetan ere berpiztualdi bat eduki dute.

Haren herrialdeko bigarren talderik hoberena da FC Barcelonaren atzetik, bai eta Espainiako hoberenen artean egon ere.

Badalonako pabilioiaren ikuspegi panoramikoa.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jordi Villacampa Badalonako 2014ko festetan.

1930eko martxoaren 30ean kluba sortu zuten gazte badalonar talde batek: Cuixart, Estruch, Massot, Lloret, Boada, Corominas, Gonzalez eta Grifol-ek. "Penya Spirit of Badalona" izena hartu zuen, Ozeano Atlantikoa bakarka eta eskalarik gabe zeharkatu zuen lehenengo hegazkinaren omenez ("Spirit of Saint Louis"). 1940ko hamarkadaren amaieran eta 1950ekoan zehar 4 aldiz irabazi zuten Espainiako Kopa , taldeko lehenengo tituluak izan zirenak.

1960ko hamarkadaren amaieran lehenenego aldiz irabazi zuten Espainiako Liga . Bigarrena 11 urte geroago erdietsi zuten, 49 partida jarraian irabazi ostean. Tarte horretan, beste birritan Kopako txapeldun gelditu ziren.

1980ko hamarkadaren hasieran lehendabiziko titulu europarra iritsi zen Kataluniara, Kora? Kopa , Pallacanestro Veneziaren aurka irabazitakoa, eta 9 urte ondoren bigarrena lortu zuten, Scavolini Pesaroren aurka. 1990eko hamarkadaren hasieran, hirugarren eta laugarren Ligak erreskadan lortu zituzten. Bartzelonako 1992ko Olinpiar Jokoetatik taldeak partidak Pavello Olimpic-en jokatzen ditu, 12.500 ikus-entzulerentzat edukia daukana. Euroligan ere, txapeldunordeak izan eta gero, 1994an europar garaikur nagusia altxatu zuten, Olimpiakos BC gainditu eta gero Tel Aviven . La Penya-ko historiako talderik onena izan zen, Obradovic entrenatzailearen gidartitzapean: Villacampa, Jofresa anaiak, Thompson, Morales, F. Martinez eta abar.

Arrakasta eta gero, sarritan gertatzen den moduan, krisialdi ekonomikoak kluba astindu zuen. Ausias March pabilioia Badalonako Udalari saldu behar izan zioten eta jokalari onenak saldu. Berpizturik, 1997an azken aurreko Kopa irabazi eta Ligako finalerdietara iritsi ziren, eta hurrengo urtean Kopako txapeldunordeak izan ziren. 2006an FIBA EuroCup irabazi, eta 2 urte geroago azken Kopa eta estatu mailako azken titulua momentuz.

2008ko krisialdi ekonomikoak jota, Joventut urte batzuk makal ibili zen kirol arloan. 2017an, Morales iritsi zen presidentziara eta Udalarekin hitzarmena sinatu zuten, zor ekonomikoa kitatzeko, Grifols enpresak ere lagundu zuelarik klubera oreka ekartzeko.

Izen komertzialak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1965-1968: Joventut Kalso.
  • 1968-1971: Joventut Nerva.
  • 1971-1977: Joventut Schweppes.
  • 1978-1981: Joventut Freixenet.
  • 1981-1982: Joventut Sony.
  • 1982-1983: Joventut Fichet.
  • 1983-1984: Joventut Massana.
  • 1984-1987: Ron Negrita Joventut.
   
  • 1987-1990: Ram Joventut.
  • 1990-1992: Montigala Joventut.
  • 1992-1993: Marbella Joventut.
  • 1993-1995: 7Up Joventut.
  • 1996-1997: Festina Joventut.
  • 1997-2000: Pinturas Bruguer Badalona.
  • 2001-2011: DKV Joventut.
  • 2011-2016: FIATC Mutua Joventut.
  • 2016-2019: Divina Seguros Joventut.

Palmaresa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Espainian: 14 [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Nazioartean: 5 [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Katalunian: 14 [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Kataluniako Liga (9): 1986, 1987, 1988, 1990, 1991, 1992, 1994, 1998, 2005.
  • Kataluniako saskibaloi txapelketa (5): 1949, 1952, 1953, 1954, 1957.

2019/2020 denboraldiko taldea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Divina Seguros Joventut taldeko jokalariak
Jokalariak Entrenatzaileak
Pos. # Herr. Abizena eta izena Alt. Pis. Adina
Pib. 35 Suedia Birgander, Simon 2.09 m &0000000000000026.000000 26 ( ( 1997-10-23 ) 1997(e)ko urriak 23)
Heg. 1 Israel Dawson, Shawn 1.98 m &0000000000000030.000000 30 ( ( 1993-12-12 ) 1993(e)ko abenduak 12)
Antol. 0 Ipar Mazedoniako Errepublika Dimitrijevi?, Nenad 1.86 m &0000000000000026.000000 26 ( ( 1998-02-23 ) 1998(e)ko otsailak 23)
H.-pib. 81 Ameriketako Estatu Batuak Harangody, Luke 2.03 m &0000000000000036.000000 36 ( ( 1988-01-02 ) 1988(e)ko urtarrilak 2)
Pib. 11 Turkia Kanter, Kerem 2.06 m &0000000000000029.000000 29 ( ( 1995-04-29 ) 1995(e)ko apirilak 29)
Heg. 6 Euskal Herria Lopez-Arostegui, Xabier 2.00 m &0000000000000027.000000 27 ( ( 1997-05-19 ) 1997(e)ko maiatzak 19)
H.-pib. 9 Kanada Morgan, Conor 2.06 m &0000000000000029.000000 29 ( ( 1994-08-03 ) 1994(e)ko abuztuak 3)
Pib. 23 Eslovenia Omi?, Alen 2.16 m &0000000000000032.000000 32 ( ( 1992-05-06 ) 1992(e)ko maiatzak 6)
Heg. 4 Espainia Parra, Joel 2.01 m &0000000000000024.000000 24 ( ( 2000-04-04 ) 2000(e)ko apirilak 4)
Esk. 10 Eslovenia Prepeli?, Klemen 1.91 m &0000000000000031.000000 31 ( ( 1992-10-20 ) 1992(e)ko urriak 20)
Esk. 14 Espainia Ventura, Albert   (C) 1.91 m &0000000000000032.000000 32 ( ( 1992-04-07 ) 1992(e)ko apirilak 7)
Antol. 32 Lituania ?agars, Art?rs 1.90 m &0000000000000024.000000 24 ( ( 2000-04-21 ) 2000(e)ko apirilak 21)
Antol. 16 Grezia Zisis, Nikos 1.95 m &0000000000000040.000000 40 ( ( 1983-08-16 ) 1983(e)ko abuztuak 16)
Entrenatzaile nagusia
  • Espainia Carles Duran

Oharrak
  • (C) Kapitaina
  • Zauritua Zauritua

Jokalariak Transakzioak
Eguneratze data: 2019-8-6

Jokalari ezagunak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Entrenatzaile ezagunak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Presidenteak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lehenengo presidentea, sorreraren aktan agertzen den moduan, Marius Cuixart izan zen, Penya Spirit of Badalona-ren sortzaileetako bat. Hortik aurrera etorri diren guztien artean Joan Walter nabarmendu daiteke, lehenik eta behin, bera izan baitzen klub berde-beltzaren presidentea 1967an , lehendabiziko Liga irabazi zutenean. Lluis Conesa , bestela, taldearen historiako presidenterik sarituena, bera goiko postu horretan zegoela Joventutek Europako Kopa lortu baitzuen 1994an , europar titulu gorena irabazten lehenengo talde kataluniarra bihurtuz. Jordi Villacamparen eskutik, urteak aurrera, Ricky Rubiok edo Rudy Fernandezek eraman zuten berriro taldea kirol panoramaren leku gorenetara. 2017an , Juanan Morales jokalari ohiak postua hartu zuen.

Hemen aukeratutako presidente batzuk eta euren aginte tarteak:

  • Antoni Vinalonga: 1952-62.
  • Antoni Mas: 1962-66 eta 1967-78.
  • Joan Walter: 1966-67.
  • Santiago March: 1980-82.
  • Lluis Cones: 1982-95.
  • Genis Llamas: 1996-99.
  • Jordi Villacampa: 1999-2017.
  • Juanan Morales: 2017-.

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Conde Esteve, Justo; Ramos Perez, Jose Ramon. Joventut Badalona. La quintaesencia del basket . Badalona: Club Joventut Badalona, 1992.
  • Costa, Josep Maria. Desperta, Ferres! Cinquanta anys del Club Joventut Badalona . Badalona: Club Joventut Badalona, 1980.
  • Costa, Josep Maria La millor entitat esportiva catalana . Carrer dels Arbres, 1a epoca, num. 18, 1981, pag. 13-16.
  • Sadurni, Nuria. L'Abans. El Barcelones: Badalona. Recull Grafic 1888-1965 . El Papiol: Editorial Efados, 2005.
  • Soler, Toni. La Penya en 75 paraules . Barcelona: Viena, 2006. ISBN 84-8330-379-5 .
  • Villarroya, Joan. Historia de Badalona . Badalona: Museu de Badalona, 1999.

Argazki galeria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]