한국   대만   중국   일본 
Clemente Perez Arroyo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Clemente Perez Arroyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panaderito de Oyon
Izen osoa: Clemente Perez Arroyo
Jaiotza data: 1948ko irailaren 9a
Jaioterria: Oion ( Araba )
Heriotza data: 2014ko otsailaren 16a (65 urte)
Heriotza herria: Oion ( Araba )
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua:
Debutatze data: 1971

Clemente Perez Arroyo , Arroyo I.a edo Panaderito de Oyon ( Oion , Araba , 1948ko irailaren 9a - 2014ko otsailaren 16a ) esku huskako pilotari profesionala izan zen.

Ibilbide profesionala [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lanbidez okina zen, hortik bere ezizena. 1965ean hasi zen jokatzen [1] eta 1971ean egin zuen debuta profesional bezala [2] eta "batibolea" eta "atxikiengatik" egin zen ezagun. Atxikien inguruko polemika piztu zuen, aldekoak eta kontrakoak izan ziren, eta urte batzuk beranduago debekatu egin zen. [3]

Jarraitzaile ugari zituen herrian eta "Pena Arroyo" elkartea osatu zuten. Oiongo kiroldegiak haren izena darama. [4]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) ≪Un pelotari entre las estrellas≫ La Rioja 2015-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12) .
  2. www.ondarebideak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12) . [ Betiko hautsitako esteka ]
  3. Berria. ≪Panaderito de Oyon' pilotari ohia hil da≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-12) .
  4. ≪OYON: Clemente Perez Arroyo, quien no conoce a nuestro panaderito...≫ www.verpueblos.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]