Wikipedia, Entziklopedia askea
Christy Brown
(
Dublin
,
1932ko
ekainaren 5a
?
Somerset
,
Ingalaterra
,
1981ko
irailaren 7a
)
irlandar
margolari eta idazle ezaguna. Jaiotzez
elbarria
, komunikazio arazo larriak gainditu behar izan zituen aurrera egiteko. Bere biografian oinarrituta
Jim Sheridan
zuzendariak
My Left Foot
("Nire Ezkerreko Oina") film ezaguna egin zuen
1989an
.
Christy familia katoliko eta pobre batean jaio zen. Hamairu anai-arreba ziren (amak hogetita hiru haurdunaldi izan zituen eta, ondorioz, haren bitzitza arriskuan egon zen!). Jaiotzetik buruko
perlesia
sufritu zuen eta, horregatik, komunikatzeko, ibiltzeko eta
psikomotrizitate
alor guztietan arazo larriak izan zituen. Medikuen diagnostikoaren arabera atzeratua zen. Baina haurrak ikasteko ahalmen handia zuen: bere arreba bat klarionarekin idazten ikusi zuen behin eta imitatu zuen horretarako klariona ezkerreko oinaren hatzez helduta. Modu horretaz
alfabetoko
letrak hasi zen idazten. Esan behar da bitarte horretan bere amak inoiz ez zuela baztertu eta uneoro umea motibatzen saiatu zela, besteak beste, letrak ikasi arazten. Zazpi urterekin ikasi zuen idazten. Bere anaiek gurdi gurpildun bat asmatu zioten eta horrekin kanpoko ingurua ezagutzeko aukera izan zuen. Hamar urtekin hasi zen bere arazoaz kontzientea izaten eta nerabetasunean sarritan depresioak joa bizi izan zen.
Depresioaren
aurrean margotzea izan zen aktibitate leungarri nagusietariko bat. Margolari bezala sari asko irabazi zuen eta bere ospea dezente zabaldu zen pintura munduan izen bat izan arte. Bestetik,
Lourdesera
pelegrino gisa joateak asko lagundu zion. Bere familiak lagunduta
psikoterapia
saio batzuk jaso zituen eta, ondoren,
Londresko
espezialista batek gorputz osoko
erreabilitazioa
egiteko aholkua eman zion. Bere lehenengo biografia bere anaia bati diktatu egin zion. Bigarrena, familiako medikua zen Collins doktoreak lagunduta diktatu zuen. Biografian Christy Brownek Lourdesesera eginiko bidaia deskribatu zuen eta, bestetik, bere pasioak, gogoak eta frustrazioak.
My Left Foot
izenburupean eta hamalau hizkuntzatan itzulita, nazioarteko arrakasta itzela lortu zuen.
1972ko
urriaren 5an
Mary Carr
emakumearekin ezkondu zen eta
Ballyheiguera
joan ziren bizitzera. Ondoren, Somersetera
Ingalaterrara
joan ziren bizitzera. Eta han, 49 urte zituelarik, etxeko istripu baten ondorioz, haragia jaten itota, hil zen.
Grasnevineko
hilerrian lurperatuta dago.
[1]
1989an
The Pogues
taldeak bere omenezko kanta bat grabatu zuen: "Down All the Days",
Peace and Love
albumean.
- 1954
My Left Foot
- 1970
Down All The Days
- 1971
Come Softly to My Wake (Poems of Christy Brown)
- 1973
Background Music: Poems
- 1974
A Shadow on Summer
- 1976
Wild Grow the Lilies
- 1978
Of Snails And Skylarks
- 1982
A Promising Career
(hil ondoren argitaratuta)
- 1991
The Collected Poems of Christy Brown
(hil ondoren egindako edizioa)
- (Ingelesez)
: Anthony J. Jordan:
Christy Brown's Women. A Biography Drawing on His Letters
(1998). Westport Books.
ISBN 978-0-9524447-3-2
.