Wikipedia, Entziklopedia askea
Sir Christopher Wren
(
Wiltshire
,
Ingalaterra
,
1632ko
urriaren 20a
-
Londres
,
Ingalaterra
,
1723ko
otsailaren 25a
) XVII.mendeko jakintzari eta arkitektoa zen,
1666ko
Londresko Sute Handiaren
ondoren elizak berreraikitzeagatik ezaguna.
Royal Societyko
kide izan zen.
Wrenen
Londresko
San Paulo katedrala
eraiki zuena,
Ingalaterra
Erdi Aroa
eta gero eraikitako katedral bakarrenetariko bat, eta
pizkundetar estiloan
eraikitako bakarra. Erromako
San Petri basilikan
inspiratu zen marrazkirako. Wrenen egitasmoak aurkaritza latza izan zuen arren, Londres eta Ingalaterrako eraikin ederrenetarikotzat hartzen da gaur egun.
Elizen berreraikuntzarekin batera, Sute Handiaren ondoren
City of London
auzo osoa berreraikitzeko
hirigintza
-plan ezagun bat aurrera eramaten saiatu zen, baina ez zuen lortu, politikari batzuen kontrako jarreragatik. Hala ere, bere plana XVII. mendeko hirigintzaren gailurtzat jotzen da, Londresko hiriguneko topografia maldatsuari jaramon handirik egiten ez bazion ere.