Chelsea Football Club
Londresko
futbol
taldeetako bat da,
Ingalaterrako
hoberenetarikoa azken urteotan.
1905eko
martxoaren 14ean
sortu zen, Rising Sun izeneko
pubean
.
Stamford Bridge
futbol zelaian jokatzen ditu partiduak; guztira 42.360 lagunentzako edukiera du.
2003
. urtean taldea
Roman Abramovich
errusiar
aberatsak erosi zuen. 2022ko maiatzean, Abramovichek kluba Todd Boehly enpresari estatubatuarrari saldu zion, zigorrak zirela eta. Zigor hauek
Vladimir Putinen
aliatu estu gisa zerrendatuta egotearen ondorio izan ziren, eta Putinek
Ukrainaren inbasioari
erantzun zion.
Ingalaterrako lehen mailako 5
liga
eta 7
kopa
irabazi ditu. Halaber,
UEFAko Txapeldunen Ligan
birritan izan da txapeldun (2012an eta 2021ean) eta beste bina Europako Errekopa eta Europako Liga eskuratu ditu.
Gus Mearsek Stamford Bridge estadioa erosi zuen eta
Fulhamekin
bertan jokatzeko negoziazioek huts egitean bere talde propioa sortzea erabaki zuen, auzoko izena erabiliz:
Chelsea Football Club
. 1905eko martxoaren 10ean fundatu zen The Rising Sun tabernan.
1915ean Kopa finala jokatu bazuten ere lehenengo titulua lortzeko 1955 arte itxaron behar izan zuen, orduan Liga irabazi zuen. 1970an Kopa irabazi zuen eta honi esker iritsi zen Europa mailako lehen titulua,
Europako Errekopa
.
70. hamarkadaren bukaeran Stamford Bridgen zabalkunde nahiek taldeari diru arazo larriak sorrarazi zizkion eta 1983an hirugarren mailaraino jeitsi zen.
1989an itzuli zen lehen mailara. 1992an
Premier League
txapelketa berria abiarazi zen eta taldearen mailak nabarmen egin zuen gora, batez ere 1997ko Kopako garaipenak bultzatuta. 20 urte lehenago gertatu bezala, honi esker Europako garaipen berriak iritsi ziren 1998an, Errekopa eta Superkopa.
Roman Abramovich bilionario
errusiarrak
taldea erosi eta diru andana sartu zuen. Hiru Premier League irabazi bazituen ere kostatu zitzaion
Txapeldunen Liga
lortzea. 2012an izan zen,
Bayern Munichi
penaltietan irabazi zion. Bolada onari jarraituz 2013an
Europa Leaguea
irabazi zuen. 2014an
Jose Mourinho
entrenatzailea berreskuratu zuen eta liga berri bat irabazi zuen inoizko puntu diferentzia handienarekin.
2015ean Liga irabazi ondoren denboraldi negargarria burutu zuen 2016an. Denboraldi erdialdera Mourinho kaleratua izan zen eta azkenean 10. postuan gelditu zen Ligan. Antonio Conte entrenatzaile italiarra fitxatu zuen orduan eta 2016-17 denboraldia berriz ere bikaina izan du, Liga irabazi baitu puntuen errekorra lortuz (93 puntu) eta denboraldi bakarrean partida gehien irabaziz (30 partida). 2018-19 denboraldian UEFA Europa League txapelduna izan zen eta 2020-21 denboraldian bigarren Txapeldunen Liga eskuratu zuen,
Manchester Cityri
1-0 irabazita.
Cesar Azpilikueta
nafarrak altxatu zuen Kopa. 2022ko otsailean
FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa
irabazi zuen, finalean
Palmeiras
brasildarra 2-1 garaituz.
2023ko uztailaren 13an eguneratua.
- Premier League
(6):
1955, 2005, 2006, 2010, 2015, 2017.
- Ingalaterrako Futbol Kopa
(7):
1970, 1997, 2000, 2007, 2009, 2010, 2012.
- Ingalaterrako Futbol Ligako Kopa
(5):
1965, 1998, 2005, 2007, 2015.
- Txapelduna (1): 2021.
- Finalista (1): 2012.
- Txapelduna (2): 2012, 2021.
- Finalista (1): 2008.
- Txapelduna (2): 2013, 2019.
- Txapelduna (2): 1971, 1998.
- Txapelduna (2): 1998, 2021.
- Finalista (3): 2012, 2013, 2019.
1992an sortu zen.
- Ingalaterrako Liga
:
- Txapelduna (1): 2015.
- Bigarrena (2): 2014, 2016.
- Ingalaterrako Kopa:
- Txapelduna (1): 2015.
- Finalista (1): 2016.
|
---|
Europako Kopa, 1955?1992
| 1950eko hamarkada
| |
---|
1960ko hamarkada
| |
---|
1970eko hamarkada
| |
---|
1980ko hamarkada
| |
---|
1990eko hamarkada
| |
---|
|
UEFAko Txapeldunen Liga, 1992?egun
| 1990eko hamarkada
| |
---|
2000ko hamarkada
| |
---|
2010eko hamarkada
| |
---|
|
|
---|
UEFA Kopa, 1971?2009
| 1970eko hamarkada
| |
---|
1980ko hamarkada
| |
---|
1990eko hamarkada
| |
---|
2000ko hamarkada
| |
---|
|
UEFA Europa League, 2009?egun
| 2000ko hamarkada
| |
---|
2010eko hamarkada
| |
---|
2020ko hamarkada
| |
---|
|