Charlotte Bronte
(
1816ko
apirilak 21
-
1855eko
martxoak 31
) eleberrigile ingeles bat izan zen.
Charlotte Bronte
Britainia Handiko
Yorkshire
konderriko Thornton herrian jaio zen. Irlandar jatorriko
Patrick Bronte
ren eta Maria Branwellen alaba zen. Bost neba-arreba zituen:
Emily
,
Anne
, Maria, Elizabeth eta Branwell.
1820an
aita gaur egun hain ezaguna den
Hawortheko
erretore izendatu zuten, Yorkshireko paramoetako herri bat, nora familia bizitzera joan zen eta non neba-arrebak euren fantasiazko mundua sortzen hasi ziren, Anglia -Charlotte eta Branwellena- eta Gondal hEmily eta Annena- fikziozko erresumen istorioak idatziz. Angliaren kronikei buruz kuaderno ugari kontserbatzen dira, Gondalena, berriz, bakar bat ere ez.
Charlotten ama
1821eko
irailaren 21ean
hil zen, eta,
1824ko
abuztuan Charlotte eta Emily, euren ahizpa nagusi Maria eta Elizabethekin batera, Clergy Daughters eskolara bidaliizan zituzten,
Lancashireko
Cowan Bridgen, non
tuberkulosiak
harrapatu zuten. Eskola honetan inspiratu zen Charlotte Bronte
Jane Eyre
izeneko bere lanean agertzen den Lowood eskola beldurgarria deskribatzeko. Maria eta Elizabeth gaixo itzuli ziren Haworthera, eta tuberkulosiak jota hil ziren
1825ean
. Arrazoi honegatik eta eskolaren baldintza kaxkarrengatik familiak Charlotte eta Emily barnetegitik atera zituen.
1842an
Charlotte eta Emily
Bruselako
barnetegi pribatu batera joan ziren, baina euren izeba hiltzean itzuli egin behar izan zuten. Emily etxearen administratzaile bezala geratu zen, eta Anne etxe irakasle bezala lanean hasi zen familia batekin
Yorketik
gertu, non bere anaia ere lanean hasi zen irakasle partikular bezala. Charlottek Bruselan bizi izan zituen esperientziek, itzulitakoan, Lucy Snowren isolamendua, herrimina eta bakardadea
Villete
eleberrian (
1853
) islatzeko balio izan zioten. Bere neba Branwell kaleratu egin zuten bere nagusiaren emazteaz maitemindu izana egotzita, eta geroz eta opio eta alkohol gehiago hartzen hasi zen.
Ondoren, hiru ahizpek eleberriak argitaratzeari ekin zioten. Argitaratu zen lehena
Jane Eyre
izan zen,
1847an
, Charlottek idatzia, berehalako arrakasta izan zuena, Annen
Agnes Grey
eta Emilyren
Tontor Ekaiztsuak
aurrerago agertu ziren urte hartan bertan. Denbora batez euren editoreak ikustera joan ondoren, Haworthera itzuli zirenean, Branwell hil zorian topatu zuten. Bere ahizpa Emily tuberkulosiak jota hil zen
1849an
, bere bigarren eleberria zen
Wildfell Halleko maizterra
argitaratu ondoren eta
Shirley
idazten ari zen bitartean.
Charlotte
1854an
ezkondu zen bere aitaren laguntzailea zen Arthur Bell Nicholsekin, ezkontzea proposatu zion laugarren gizona izan zena.
1855eko
martxoaren 31n
, haurdun zegoela, gaixotu eta tuberkulosiak jota hil zen, bere ahizpak bezala.