Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Marie Pierre Albert, Broquevilleko kondea
(
Postel
,
1860ko
abenduaren 4a
-
Brusela
,
1940ko
irailaren 5a
) belgikar politikaria izan zen.
Belgikako
lehen ministroa izan zen 1911tik 1918ra eta 1932tik 1934ra.
1892an hautatu zuten lehen aldiz diputatu. Alderdi Katolikoko burua izan zen eta 1911n lehen ministro izendatu zuten. Herrialdeko lehen ministroa izan zen
Lehen Mundu Gerran
eta Alemaniak Belgika inbaditu zuenean. Belgikako gobernua erbestean kokatu zen
Le Havren
.
Aliatuekin erabateko aliantza egiteari uko egin zion eta horregatik
Alberto I.a
erregeari aurre egin zion. Gobernuan zuen boterea ahuldu egin zen horregatik, eta 1918ko maiatzean dimititu behar izan zuen.
Mugimendu flandestarrari kontzesioak egitearen aldekoa izan zen, Belgikaren batasuna epe luzera ziurtatzeko.
Bigarren aldiz izan zen lehen ministro 1932tik 1934ra.
|
---|
| |