Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Le Brun
(
Paris
,
1619ko
otsailaren 24a
-
ibidem
,
1690eko
otsailaren 22a
) frantses margolaria eta dekoratzailea izan zen.
Poussinen
jarraitzailea izan zen, eta klasizista hura bezala, baina Le Brunek apaingarri gehiago erabili zuen bere lanetan. 1642an, Erromara joan zen eta han ezagutu zituen Italiako Errenazimentuko eta Barrokoko maisuen obrak. 1648an, Frantziako
Academie de peinture et de sculpture
delakoaren sorreran parte hartu zuen. 1650-1660 urteetan egin zituen bere koadro ospetsuenak:
Afaria Simonen etxean
;
Seguier kantzilerra
, eta 1662an Frantziako lehen margolari eta geroago Frantziako artegintzaren arduradun nagusi izendatu zuen
Colbert ministroak
. Aipagarri dira, koadroez gainera, Le Brunen tapiz-sailak (
Les Saisons
,
Urtaroak
;
Alexandroren guduak
,
Luis XIV.aren historiak
) eta
Louvreko Museoan
(Apoloren galeria) eta
Versaillesko jauregian
(Ispiluen galeria, Herkulesen egongela, eta Bakearen eta Gerraren egongelak) egin zituen dekorazio-lanak.