Casilda Manrique de Luiando Hurtado de Mendoza
(
Urduna
,
1597
–
Madril
,
1670eko
abuztuaren 26a
) Espainiako nobleziarekin harremana izan zuen dama bizkaitar bat izan zen, Madrilgo
Austriatarren
gortean karguak izan zituena, lehenbizi
Elisabet
erreginaren dama gisa, eta
Mariana Austriakoa
erreginarena, biak ala biak Felipe IV.a erregearen emazteak. Hain zuzen ere berak seme ez-legitimoa izan zuen
Filipe IV.a
erregearekin:
Karlos Fernando Austriakoa
(Madril 1639 ? Guadix 1696).
[1]
Bizkaiko 16. mendeko
noblezia
boteretsuan zituen arbasoak Casildak. Aitaren aldetiko aitona
Otsoa Luiandokoa
izan zuen, karguak izan zituena
Karlos V.aren
eta
Filipe II.aren
gortean, eta Mendoza familiako Casilda Hurtado de Mendozarekin ezkondu zena.
Nerabe zelarik ezkondu zen, 13 urterekin
Juan Ortiz de Luiando
alargunarekin. Hiru haur izan zituen Juanekin, Diego, Frantziska eta Josef; baina Juan senarra 1623an hil zen. 26 urterekin hiru seme horien eta Alfontso semeordearekin geratu zen alargun, eta 1633 bitartean Urduna eta Gasteiz artean bizi izan zen.
1634an Madrilera bizitzera joan zen, gortera,
Madrilgo Errege-Alkazarrean
bizi izan zen, Filipe IV.ak Elisabet erreginaren Zaindari eta Ohorezko Andere izendatu zuelarik, eta bere alaba Frantziska
dama
menina
tituluaz hornitu zuten. Alfontso semeordea eta Diego semea ere Elisabeten
menino
izendatu zituzten. 1639an Casilda ume batez erditu zen eta ez zen dudarik izan Filipe IV.a zuela aita. Haurra,
Karlos Fernando
, urrutira bidali zuten haz zezaten,
Flandriara
. Baina 1641ean gortera itzuli zen eta mendean zehar karrera egin zuen gorteko noblezian.
1642 eta 1649 urteen artean Casilda eta Frantziska alaba gortearen bidaliak izan ziren Austrian, non Filipe erregearen arreba
Maria Ana
enperatriza
zen. Enperatriza hil zelarik haren alaba
Mariana Austriakoaren
zaindari bilakatu zen. Hau
Baltasar Karlos
Espainiako oinordekoarekin ezkontzekotan zegoela ematen zuen, baina Baltasar gazterik hil zen, eta aldiz, Mariana Austriakoari beste ezkontza bat antolatu zioten: bere osaba Filipe IV.arekin, Baltasarren aitarekin.
Vienatiko
bidaia handi bat antolatu zen Madrilera 1648-1649, eta hartan Marianaren zaindari gisa joan zen Casilda. Mariana erregina bihurturik, bere dama nagusi gisako karguaz jarraitu zuen Madrilen Casildak. Urte gutxiren buruan, 1653an, hil zen Casilda gaixotasunez.