한국   대만   중국   일본 
Carma Citrawati - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Carma Citrawati

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carma Citrawati

Bizitza
Jaiotza 1990eko otsailaren 24a  (34 urte)
Herrialdea   Indonesia
Hezkuntza
Hizkuntzak baliera
Indonesiera
Jarduerak
Jarduerak akademikoa , idazlea eta ipuingilea
Jasotako sariak

Dewa Ayu Carma Citrawati [1] , Citra ezizenez ere ezaguna [2] , ( Banjarangkan , 1990eko otsailaren 24a ) indonesiar idazle eta wikilaria da, palmondo-hostoetan idatzitako baliar eskuizkribuak digitalizatu eta itzultzeagatik ezaguna. 2021ean Urteko Wikilari Berri izendatu zuten Wikimania biltzar birtualean [3] [4] .

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Dewa Nyoman Suarta eta Jero Ketut Astutiren bost seme-alabetatik zaharrena, 1990eko otsailaren 24an jaio zen. SMAN 1 Banjarangkan eskolan ikasi zuen. Garai hartan ipuinak idazten hasi zen indonesieraz . Hala ere, gaztetan piztu zitzaion balierarekiko interesa. Udayana Unibertsitatean ikasten ari zela, baliar literatura hobeto ezagutu zuen eta balieraz idazten hasi zen. 2011tik 2018ra baliera irakatsi zuen SMPN 3 Denpasar eskolan [2] .

Ipuin laburrak eta poemak idazten ditu. 2014an, Smara izeneko ipuin antologia idatzi eta argitaratu zuen I Gede Gita Purnama Arsa Putra senarrarekin batera. 2016an Kutang Sayang Gemel Madui antologia argitaratu zuen eta hurrengo urtean Rancage saria irabazi zuen [5] [6] . 2018an Ubud jaialdian hizlari gisa gonbidatu zuten [2] .

2019an hasi zen Wikimedia proiektuan eta WikiPustaka balierazko liburutegia garatu zuen. 2021eko abuztuaren 15ean Urteko Wikilari Berri izendatu zuten Wikimania biltzar birtualean [3] [4] .

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Saiakerak
  • Nomina Berelasi Air yang Dihasilkan Entitas Dalam Bahasa Bali (2018)
Fikzioa
  • Denpasar miwah Don Pasar (2013)
  • Smara Reka (2014)
  • Angripta Rum (2015)
  • Denpasar Kota Persimpangan Sanur Tetap Ramai (2015)
  • Kutang Sayang Gemel Madui (2017)
  • Aud Kelor (2019)

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Indonesieraz) ≪Tutur I Nanang: Djelantik Santha≫ Suara Saking Bali (Noiz kontsultatua: 2024-03-29) .
  2. a b c (Indonesieraz) ≪Carma Citrawati, Penulis Asal Klungkung yang Setia dengan Bahasa Bali≫ NusaBali.com 2018-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29) .
  3. a b (Ingelesez) ≪Meet Carma Citrawati: Wikimedian of the Year 2021 Newcomer of the Year winner≫ Diff 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29) .
  4. a b (Ingelesez) ≪Meet the 2021 Wikimedians of the Year≫ Diff 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29) .
  5. (Indonesieraz) Ananda Perdana Anwar. ≪Carma Citrawati; adat Bali dalam kutang sayang gemel madui≫ Asyikasyik 2018-11-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29) .
  6. (Indonesieraz) ≪Carma Citrawati, Kutang Sayang Gemel Maduwi, lan Rancage 2017≫ Suara Saking Bali (Noiz kontsultatua: 2024-03-29) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]