Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Ibanez del Campo
Carlos Ibanez del Campo
(
Linares
,
1877ko
azaroaren 3a
-
Santiago
,
1960ko
apirilaren 28a
)
Txileko
militar eta politikaria izan zen. 1924 eta 1925. urteetako estatu-kolpeen ondotik, Txileko lehendakari egin zuten militarrek 1927an. Diktadura latza ezarri zuen, eta gogor zapaldu zituen mugimendu ezkertiar guztiak.
1929ko ekonomia-krisiaren
eta berak kudeaturiko politika burugabearen ondorioz, gero eta presio handiagoa jasan zuen alderdi politiko eta langile-erakundeen aldetik. Agintea utzi eta
Argentinara
joan behar izan zuen ihesi. Atzerrian zegoela
Alianza Popular Libertadora
alderdi eskuindar
faxista
antolatu eta 1938 eta 1942ko hauteskundeetan huts egin ondoren, lehendakari hautatu zuten 1952an, eskuindarren botoei esker. Armadaren babespean gobernatu zuen 1952-1958 urteetan. Konstituzioa errespetatu zuen, hala ere.