Wikipedia, Entziklopedia askea
Carles Puyol i Saforcada
(
?ka??es pu?j?? i safo??kaða
ahoskatua;
La Pobla de Segur
,
Pallars Jussa
,
Katalunia
,
1978ko
apirilaren 13a
)
futbolari
profesionala da, atzelaria.
Bartzelona Futbol Klubeko
lehenengo taldeko jokalaria da, eta Kataluniako nahiz Espainiako selekzioekin ere jokatzen du. Bartzelona taldeko kapitaina da 2003/2004 denboraldiaz geroztik.
Carles Puyol, Espainiako jokalari erretiratua da. Gehien ibili zen jokalari-postua, erdiko atzelari izan zen. Atzean jokatzen zuenez, ez zen golegilea handia baina, hala ere, 100 gol sartu zituen FC Bartzelonako kamisetarekin, gol dezente atzelari batentzat.
FC Bartzelonako
taldea izan zen bere karrera osoko talde bakarra, lehenengo mailako Espainiako ligan. Bere betiko dortsala 5a izan zen.
Internazionala izan zen
Espainiako selekzioarekin
2000 eta 2013 urteen artean, totalean 100 partida internazionala izaten. Berarekin, Eurokopa 2008 eta Mundiala 2010ean urte horietan txapelduna izaten.
Puyolek bere karrera hasi zuen
FC Bartzelona B taldean
, hor asko ikasi zuen eta lehenengo taldeko entrenatzaileak deitu zion 1999ean partida bat jokatzeko. Probatu zuten eta entrenatzaileari gustatu zitzaion, horregatik 2000an, lehenengo taldera igo zuten.
Carles Puyolen sariak edo tituluak
FC Bartzelonarekin
:
- Bigarren mailako B Espainiakoa (1998) urteetan ( Bartzelona B)
- Lehenengo mailako Espainiako liga
(2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013) urteetan
- Espainiako Superkopa (2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013) urteetan
- Espainiako errege kopa (2009, 2012) urteetan
- Champions
kopa (2006, 2011)
- Europako Superkopa (2009, 2011)
- Mundialeko klubak (2009, 2011)
Carles Puyolek sari pertsonal asko eskuratu zituen; Don Balon saria, jokalari garbienaren saria, etab.
Carles Puyol idolo bat bilakatu zen bere garaian. Joko gogor baina garbia, jokalari txukuna, adoretsua izan zen, ereduzko pertsona batena.